http://www.cuentosparadormir.com
Web orrialde hau nahiz eta gaztelaniaz izan oso gomendagarria da batez ere guraso eta irakasleentzat. Bertan, baloreetan hezteko hainbat ipuin aurki ditzakegu. Ipuinak baloreen arabera sailkatuta daudenez oso erraz aurki dezakegu landu nahi dugun balorearekin erlazionatutako ipuinen bat. Gainera, ipuinak oso luzeak ez direnez, euskarara itzuli eta haur txikienei kontatzeko oso aproposak dira. Bestalde, orrialde honetan, heztezko ideiak, hezkuntzaren inguruko artikuluak, entzuteko ipuinak,? aurki ditzakegu. Dohainik deskargatu daitekeen ipuin eta marrazkiez osatutako baloreen koaderno bat ere badago. Gehiago jakin nahi baduzue, web orrialde hau bisitatzea gomendatzen dizuegu.