http://apyma-sustraiak.blogspot.com.es/

Sustraia guraso elkarteak blog bat dauka. Beraien lana bost ataletan banatzen dute: orri nagusia, berriak, formakuntza, proposamenak eta bilerak. Horietako bakoitzean lan desberdinak zintzilikatzen dituzte eta horretaz gain, ia egunero eguerdian estekaren bat sartzen dute gai desberdinekin, baina beti ere hezkuntzarekin lotura dutenak. Badakigu guraso elkarte askotako partaideak bolondresak izaten direla eta eskertzekoa izaten da beraien lana.