Sustrai Proiektua sortu genuenean, Hezkuntza Komunitateko auzolanari esker Haur Hezkuntzako espazioak egokitu genituen. 2020-2021 ikasturtean eta pandemiaren agerpenaren ondorioz, gure proiektua geletara egokitu behar izan genuen eta ikasturte horretan, hausnarketa sakon baten ondorioz, haurrek proiektua kanpoko espazioan garatzeko premia zutela atzeman genuen eta, horretarako, kanpoko espazioaren birmoldaketa ezinbestekoa zela ikusi genuen. Horrela, patioko proiektu berriztatzailerako sortu zen talde sustatzailearen bitartez diseinatu zen espazioa eta familien auzolanarekin bat eginez, gure ametsa 2021-2022 ikasturtean errealitate bihurtzea lortu genuen.

Gaur egun, kanpoko patioak haurren garapenerako ezinbestekoa den espazio egoki eta aberasgarri bat eskaintzen du. Modu honetan, barnealdean garatzen dugun proiektu pedagogikoari jarraiki diseinatuta dago. Horrela, haurren esperientzia, bizipena eta garapena koherentziaz emango da, bai barruan bai kanpoan, modu integralean.

Aldaketa pedagogiko esanguratsu baten barruan murgilduta gaude, non ikaslearen erritmoa errespetatzea, autonomia garatzea, grinak piztea eta senak asetzea ezinbestekoa den. Horretarako, espazio egokiak sortu behar ditugu, gure ikasleei alderdi guztietan garatzen laguntzen dietenak. Garrantzia handia ematen diogu kanpo espazioari, honetan ere beren senak piztu eta beren gaitasunak eta konpetentziak gara ditzakete. Gainera, ingurumenarekiko begirunea eta zaintzeko ardura izateko aukera ematen digu.

Jolas librean murgiltzean, adin desberdinetako haurrak elkarrekintzan aritzen dira. Murgiltzeko aukera zabal honetan, haurrak erabaki dezake norekin elkartu nahi duen, interes, erritmo edo egoeraren araberako lagunekin. Horrela, adin desberdinetako haurrak elkar daitezke aberastasuna sortuz, imitazioaren bitartez ikasten dutelako.

Bestalde, haur gazteagoekin elkar-tzean, haur nagusiagoek beren zain-tza sena asetuko dute rol ezberdinak hartuz. Zaintza sena horrek gizartean bizitzeko baliabideak ematen dizkie eta talde kohesioa indartzen du. Bere parekideekin harremanetan zailtasunak dituzten haurrek, beraiek baino gazteagoak diren haurrekin harremantzeko jokabide gehiago erakusten dute. Beraz, aukera ona da beraientzako elkarrekintzak arrakasta moduan bizi ahal izateko.

Haur Hezkuntzatik sustatzen dira pertsona zoriontsu eta konpetente izateko oinarriak. Haurrak berezko jakin-mina du, bere kabuz etengabe izaten eta egiten ikasten ari da. Horregatik, haurrek eginez ikasten dutenez, orain konpetentzien garapenean oinarritutako pedagogia aktibo bat bideratzea da gure erronka, non haurra den ardatz nagusia, ekintzetan oinarritutako ikaskuntza eskeiniz:

  • - Autonomoki, bere erritmoan eta bere ekintza auto-erregulatzen ikasten ahalbidetzen duen ikaskuntza.
  • - Haurraren senak kontuan hartzen duen ikaskuntza.
  • - Bizitzako egoera errealetan oinarritutakoa.
  • - Bere interes eta beharrizanetatik abiatutako jarduera autonomoak sustatzen dituena.
  • - Arlo guztiak garatzen dituen ekin-tza autonomoan oinarritutakoa: garapen psikomotorea, afektiboa, soziala eta kognitiboa.
  • - Hipotesiak sortzen eta akats eta arrakastan oinarritzen den ikaskun-tza.
  • - Haurra protagonista duena.
  • - Jolasa eta esperimentazioaren ikaskuntza aukeratzen duena.
  • - Aniztasuna errespetatzen duen ikaskuntza.
  • - Haurraren pertzepzio orokorretik abiatzen den ikaskuntza.
  • - Haurren elkarrekintzan oinarri-tzen ikaskuntza.

Haurrek hasiera batean haien familiarekin eta ondoren Ikastolan sar-tzen direnean alderdi guztietan (emozionala, fisiko, afektiboa eta kognitiboa), bere oreka pertsonala ahalbidetuko dioten esperientziak bizi-tzen ditu eta guk irakasleok, sentikortasunez haien aprendizai prozesuaren bide lagun izan nahi dugu.

Horregatik, Ikastolan konfiantzazko espazio ziurra eskeintzen diegu, haien beharrak eta interesak entzun eta asetzen dituen espazio desberdinak: mugimendurako espazioa, espazio sinbolikoa, eraikuntzen espazioa, sormen espazioa esperimentaziorako espazioa . Hauen bidez, eta bertan sortuko diren egoera desberdinei esker, haurrek beren gaitasunak sustatuko dituzte, bakoitzaren erritmoak errespetatuz.

Hezkuntza berriztatzailea izan dadin, espazio berrietan oinarritu behar da. XX.mendeko gelak XXI. mendeko espazioetan bilakatuz, Tafallako Ikastolan pedagogia aktiboen aldeko apustua eginez aurrera goaz.