Buztintxuri Ikastetxe Publikoan hiru lan ildo nagusik, hezkidetzak, bizikidetzak eta garapenerako hezkuntzak gure eguneroko jarduna gidatzen duten bezalaxe, lan testuinguruek (espazioek) ere berebiziko garrantzia hartzen dute edukiak bizipenaren bitartez garatzeko aukerak direlako. Hori horrela, natur guneek hala gure artean nola geure inguru hurbilarekin elkarbizitzen ikasteko beta eskaintzen digute.

Udaberria heldu berria zaigun honetan, auzolanean eraikitzen ari garen espazioak partekatzera gatozkizue: natur ikasgela, baratza, negutegia, hiri basoa eta oilategia.

Baratza egun, sei bankalek eta intsektuentzako hotel bateki osa-tzen dute eta lehen hezkuntzako lehen mailako ikasleek lantzen dute batez ere. Baratza hornitzeko erabiltzen dugun konposta, eremu berean kokaturiko konpostagailu nagusietan gure hamarretako fruta hondakineketatik eskuratzen dugu. Mankomunitatearen lagun-tzaz, eskola eraldatzailea izateko xedea ezarri dugu.

Eremu berean, negutegia eta natur ikasgela deritzoguna dauzkagu.

Negutegian, ondoren ereingo ditugun hazien prozesua aurrera eramaten dugu eta ikerketa lanak burutzen ditugu tenperatura eta hezetasun bariableak kontrolatzen ahal ditugula.

Natur ikasgelan ordea, eremu-ikerketarako euskarriak eta tresnak eskura dauzkagu. Honela, ikastalde batek talde txikitan naturgunean gelako txoko lana aurrera eraman dezakeela.

Aurten ere eta estrainekoz, astean behin fruta denda bat jartzen da baratza kokapenean eta eskolako lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleek benetako salerosketa zikloa simulatzen dute rolak banatuta.

Txuri eraikinaren atzekaldean, hiri basua topatu dezakegu. Bertan, fruta zuhaitzak daude eta baita 2.mailakoentzako konpostagailuak ere, izan ere, horietatik ikerketarako laginak ateratzen baitira eta zainketa prozesuaren ardura ikastalde bakoitzak hartzen baitu. Bankuz hornitutako asanbladarako gunea ere badugu talde handian azalpenak jaso eta hausnarketak egiteko.

Azkenik eta ikasleen artean interes gune bilakatu den oilategia amaitu berria daukagu. Auzoko Lurbizi taldearen ezinbesteko laguntzari esker eta baita gurasoei esker ere, haur hezkuntzako ikasleentzako bizitzaren zikloa lantzeko espazio ezinhobea sortu da.

Espazioak diseinatu, sortu eta gauzatu, auzolanean eraiki eta mantendu bai eta hezkuntza etekina ateratzea ere dira uneotan gure erronka nagusiak.

Ekinean komunitateari onura ekartzea daukagu helburu eta batez ere, norbanakoak bizitzarako ingurugiroaren konzientzia hartzea eta sujetu eraldatzailetzat hartzea bere burua. Naturak bezain bizirik jarri dezala Buztintxurik!