Oinez festa, urte osoan zehar gauzatzen diren ekimen, jarduera, ekitaldi eta ekintza guztien baturak sortzen duen kate luzea da. Hamalau batzordetan banatuta dauden ehunka lagunen urtebeteko lan zintzoak sortutako kate luzea, hain zuzen. Hala, asko izan dira Nafarroa Oinezen izenean herriari eta herritarrei eskaini nahi izan dizkiegun egitasmo, ekitaldi eta jarduerak:

URTEAN ZEHAR GAUZATURIKOJARDUERAK

Oinez denda: Azaroaren 21ean mustu genuen Etxarriko Oinez denda. Izugarria izan da hasiera-hasieratik bertan aurki daitezkeen arropa eta materialek izan duten harrera. Izugarria era berean, Material Batzordeko lagunek eta herriz-herri arropa saltzen ibili diren familiek urte osoan eginiko lana.

Oinez festaren aurkezpena Sakanako jendarteari: Ilusioz beteriko festa burrunbatsua izan zen azaroaren 29an Arbizuko kiroldegian ospatu genuena. Festaren helburuak aurkeztu genituen bertan, eta hauekin batera, dagoeneko hain ezagunak egin zaizkigun Hotsein! gerra oihua eta banaezina zaion bozgorailua. Oinezeko material berria aurkezteko desfile erraldoia ere bertan gauzatu genuen.

Talo postuak Etxarrin eta Zizurren: Otsaileko eta apirileko egun ezberdinetan, eta herritarren gozamenerako, talo postuak jarri genituen Etxarrin eta Zizurren. Zizurko San Fermin Ikastolan, talo tailerra antolatu genuen gainera.

Hotsein kantuz! eguna: Hitzordua martxoaren 4an izan zen. Kantu jirak antolatu genituen eguerdian Sakanako herri ezberdinetan, eta ondoren, kantu bazkaria Etxarriko Borda jatetxean.

Artea Oinez erakusketa: Erakusketa Iruñeko Kondestable Jauregian izan zen ikusgai, martxoaren 31tik maiatzaren 7ra bitartean. Aurtengo omendua, Asunción Goikoetxea artista bakaikuarra izan da, eta Euskal Herri osoko 83 artistek hartu dute parte. Maiatzaren 27tik ekainaren 4ra arte, erakusketaren parte bat, Lakuntzako kultur etxera eraman genuen.

Eman arnasa gureari: Aurtengo Nafarroa Oinezen programaren barnean, apirila bukaeran, euskarari eta hezkuntzari buruzko jardunaldia gurutu genuen Lakuntzako kultur etxean. Benetan aipagarriak, jardunaldiaren bi mahai-inguruetan parte hartu zuten punta-puntako adituek utzi zizkiguten ekarpenak.

Binakako lasterketa: Maiatzaren 27an ospatu zen Etxarrin, Naparpelletek babestutako adin guztietarako binakako krosa. Helburua, gure Nafarroa Oinez festa laguntzen dugun bitartean, familiak ariketa fisikoa egitera animatzea!

Arte tailerra: Maiatza bukaeran, hainbat umek parte hartu zuten arte Lakuntzan antolatu genuen arte tailerrean. Asunción Goikoetxearen obran oinarrituta, bi proposamen egin genituen estanpazioa eta artilea landuz. Emaitza, zoragarria!

JUUL sari banaketa: JUUL hauteskunde literarioetan, Euskal Herri osoko ikastoletako ikasleek, hauteskunde bidez aukeratzen dituzte euren idazle eta ilustratzaile gogokoenak. Aurtengo sari banaketa ekitaldia Etxarriko kultur etxean ospatu zen ekainaren 7an.

San Ferminetako Oinez gunea: Bederatzi egunez, festa giroz eta kolorez bete genituen Takonerako Oinez guneko txoko guztiak. Ongi pasatu ahal izateko beharrezko guztia izan genuen: Txozna, kontzertuak, bertsolariak, bokatak, txoko morea, dantzariak, adin guztietako jendea… eta giro euskaldun jatorra!

Nafarroa osoan bai, Oinezeko abesti ofizialaren aurkezpena: Ekainean aurkeztu genituen aurtengo abestia eta bideoklipa. Musika Joseba Tapiak egin du, eta letraz Maddalen Arzallus arduratu da. Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria egiten du abestiak.

Euskaltzaindiako ordezkarien bisita: Irailaren 22an, Euskaltzaindiako ordezkarien bisita izan genuen Andra Mari Ikastolan.

Gure Zirkua: Euskal Herrian sortutako zirku ibiltari eta euskalduna da Gure Zirkua. Arbizun ikusi ahal izan genuen irailaren 8tik 16ra bitartean.

Eta askoz gehiago: Haurren hiria proiektua Sakanako herri ezberdinetan urte osoan zehar; irailean gure gazte abenturazaleentzat prestatutako “erronka txikia”…

Urriaren 7ko egitaraua

Esan bezala, Nafarroa Oinez festa urriaren 8an izango den arren, aurreko egunetik zatoztenentzat, primerako egitaraua prestatu dugu. Hala, goizeko 11:00etatik aurrera, Etxarri-Aranatzen, artisauak eta taloak, txistulariak, erraldoiak, swing saio ikusgarria, Berriaren eskutik Pontx pailazoa, Pisso eta Oph raperoak, Ane Martija abeslaria eta The Sakamantekas taldea izango ditugu ikusgai.

Urriaren 8ko egitaraua

Aurtengoan, hiru gunetan banatu ditugu egun handirako antolatu ditugun jarduera guztiak. Utzubar Txiki gunean, irekiera ekitaldia, Sakanako erraldoien konpartsak, Kaikuren eskutik Tik-Tak-Txukun! iksukizuna, Berriaren “erronka jolasa”, EITBren Go!azeneko saioa, The Potes eta The Trikiteens taldeak, eta DJ Bull egongo dira. Gainera, egunean zehar, haurren hiria, Laboral Kutxak antolatutako haur jarduerak eta aurpegi margoketarako txokoak izango ditugu.

Arluzepe gunean, Erronka lehiaketa, herri kirolak, Tapia eta Leturiaren kontzertua, Oskia dantza plaza, Alarma morea eta Trikidantz egongo dira eguna girotzeko. Bestetik, Diario de Noticiasen eskutik, haur jarduerak izango dira; Euskaltelen kukaina bizikletaz eta Eroski fundazioaren haur jolasak ere, bigarren gune honetan izango ditugu. Batzeta gunean aldiz, Kiki, Koko eta Moko pailazoak, Lur Korta ipuin kontalaria, Erronka lehiaketa eta Alerta Gorria, Nafarroa 1512 eta Gozategi taldeen kontzertuak izango dira ikusgai izango ditugunak.

Hotsein! euskararen alde, dagoeneko gainean baitugu Nafarroa Oinez egun handia! Zure zain egongo gara!