BILBO. Eustatek argitaratu dituen azken datuen arabera, 2019. urtean euskal enpresen % 93ek Administrazio Publikoarekiko tramitazioak interneten bidez egin dituzte.

10 langile edo gehiagokoetan, izapidetze elektronikoa %95,7koa da. Enpresa horiek, tamaina handiagoagatik dituzten baliabideengatik, zuzenekora jotzen dute gehiago, %80,6, ezen ez hirugarrenen bidez, %55,8.

Izapideok egiten dituzte enpresek era elektronikoz gehien bat Foru Aldundiekin (%84,1) eta Administrazio Zentralarekin (%72,3). Ehunekoetan eragina dute zerga nagusiekiko eskumenek. Ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin (%54,2), tokiko entitateekin (%29,7), Europar Batasunarekin eta besterekin (%9,8).

10 langile edo gehiagoko enpresetan ehunekoak altuagoak dira, berriz ere. Tamaina horretan, lehenik eta behin, Administrazio Zentrala nabarmentzen da, zeinarekin elektronikoki elkarreragiten baitute tamaina horretako enpresen %86,4k, eta, ondoren, Foru Aldundiak (%85,1). Jarraian agertzen dira Eusko Jaurlaritza, %76,3; tokiko entitateak, %48,0; eta, azkenik, Europar Batasuna eta beste batzuk, %21,9.Euskal AEko ia administrazio publiko guztiek dute web-orririk

Administrazio publikoko establezimenduen %97,5ek web orria dute 2019an, berezkoa edo kide den erakundearena. Bi urte lehenago, 2017an, zen egoeraren aldean ehuneko ia 5 puntu igo da (%92,6 2017an). 10 langile edo gehiagoko establezimenduen kasuan, proportzio hori are handiagoa da, %98,8.

Oinarrizko IKT ekipamenduez bezainbatean, Euskal AEko Administrazio Publikoaren ia establezimendu guztiek dute horrelakorik 2019an. Web-orriaz gain, establezimendu publikoen %99,8k ordenagailua dute, eta %99,6k posta elektronikoa eta Interneterako konexioa. Nahiz eta den ezarpen txikieneko IKT ekipamendua, establezimendu publikoen %82,3k dute telefono mugikorrik.

Enpresen sektorearen aldean, administrazio publikoetan sartuagoak daude Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT). Web-orriaren eskuragarritasunaren kasuan, aldea portzentajezko 40 puntu baino gehiagokoa da administrazioaren alde (%54,6 enpresen sektorean). Hala ere, telefono mugikorreko ekipamendua ohikoagoa da enpresen sektorean (%93,4) administrazio publikoaren sektoreko establezimenduetan baino (%82,3).

2019an IKT ekipamenduak darabiltzaten enplegatu publikoen portzentajeak ere oso handiak dira. ordenagailua langile publikoen %90,5ek darabilte; posta elektronikoa, %92,7k; eta %87,5ek Internet. Enpresaren sektorean, pertsonalaren erabileraren portzentaje horiek dira, hurrenez hurren, %71,2, %66,9 eta %66,7.

Portzentaje altu horiek, hala ekipamenduetan nola pertsonalaren erabileran, establezimendu publikoetan ageri dira enplegu-geruza edozein delarik ere. Hortaz, Administrazio Publikoan ez du kasik eraginik establezimenduen tamainak.

Gainera, ia establezimendu guztiek, %99,2k, segurtasun informatikoko neurriren bat hartzen dute, eta, bereziki, software eguneratua erabiltzen dute (%97,5), bai eta pasahitz seguruak ere (%96,9).

Interneten sartzeko erari dagokionez konexioa duten establezimenduetan, denek, %99,9k, dute sarbidea konexio finkoen bitartez eta, gainera, %73,7k dute sarbidea konexio mugikorren bidez. Lehenen artean zuntz optikoa da nabarmentzen (kablea, FTTH?), %88,0rekin, zeinek bi urtean soilik ehuneko 9 puntuko hazkundea izan baitu (%78,9 2017an). Konexio mugikorren kasuan, banda zabaleko telefono mugikorra da nagusi, establezimenduen %70,9rentzat eskuragarri dagoena, baita ere 2017tik aurrera ehuneko 9 puntutik gorako hazkundearekin.

Euskal AEko Administrazio Publikoak garrantzi handia ematen dio Interneten web-orri bidez agertzeari; hala ondorioztatzen da web-orri hori duten establezimenduen portzentaje altutik (%97,5), 10 langile eta gehiagoko establezimenduetan %98,8ra iritsiz. Enpresen sektorearen kasuan, ehunekoa %54,6ra mugatzen da establezimenduen guztizkorako, eta, hurbilago, %92,3ra hamar langile eta gehiagoko enpresetarako.

Web-orri horietan erakundeari berari buruzko Informazio orokorra aurki daiteke kasuen %100etan; Produktuen katalogoak edo prezio-zerrendak, %60,7tan; Gizarte-komunikabideetako profiletarako estekak, %59,4tan; edo Enplegu-eskaintzei buruzko informazioa, % 57,7tan, beste aukera batzuen artean.

Hizkuntzak zeinen bidez sar daitekeen: euskaraz web-orrien %99,0tan, gaztelaniaz %98,7tan, ingelesez %35,9tan eta beste hizkuntza batzuen bitartez %17,4tan. Egoera enpresen sektorearen antzekoa da, euskararen kasuan izan ezik; izan ere, enpresen establezimenduen web-orrien %42k baino ez dute hizkuntza hori.