BILBO. Bere arduradunek jakinarazi dutenez, hiztegiak trenaren arloko 4.830 kontzeptu biltzen ditu, 15 alorretan sailkaturik, eta Interneten kontsultatu daiteke dagoeneko, https://trenhiztegia.eus/ helbidean.
Hiztegiaren arduradunen arabera, trengintzaren sektorean etengabe sortzen dira termino berriak, hizkuntza batean baino gehiagotan, eta termino horiek guztiak jaso eta gizartearen esku jartzea izan da proiektu honen helburua.
Trengintzako sektorerako erabilgarri izateaz gain, hiztegia beste sektore batzuetan ere baliatu ahal izango dute (itzulpengintza, kazetaritza, hezkuntza). Hiztegi hau euskararen normalizazioan ere lagungarri izatea da helburu, eta horretarako, euskara beste hizkuntzen pare jarri nahi izan da.
Hiztegi berria Bilbon aurkeztuko dute, ostegunean, uztailaren 21ean, Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraioko sailburuordeak, Leire Cancio Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusiak eta Garbiñe Alkiza hiztegiaren zuzendari teknikoak (Elhuyar Fundazioa).