Aurreko ikasturtean gure eskolak Ikas Komunitatea bihurtzea erabaki zuen. Horretarako, eskarmentu handiko bi irakasle etorri ziren Mendigorriako ikastetxetik eta, egitasmoa zertan datzan eta eman beharreko pausoak zeintzuk diren argi eta garbi azaldu ondoren, eskolako Komunitate osoaren oniritzia jaso zuen, bide berri honi ilusioz ekin ahal izateko.

Hauek dira Araxes Ikas Komunitatearen (AIK) helburu nagusiak:

- Ikasle guztiek gehiago eta hobeki ikastea.

- Ikas Komunitateko partaideak ikasketetan eta bizi garen gizartearen garapenean protagonista aktiboak eta konprometituak izatea.

- Eskolako bizitza demokratiza-tzea, komunitate osoaren partaide-tza aktiboaren bidez.

Zer da AIK? Eskola eta komunitatearen eraldaketa da. Bertan komunitate osoa inplikatzen da: irakasleak, gurasoak, ikasleak, senitartekoak, lagunak, auzokoak, herritarrak...

Zertarako? Eskolan ikasteko sistema egokitzeko, bizikidetza hobe-tzeko eta solidaritatea bultzatzeko. Oinarriak, ikasketa dialogikoan oinarritutako 7 printzipioetan finkatzen dira: berdinen arteko elkarrizketa, adimen kulturala, eraldaketa, dimentsio instrumentala, zentzuaren sormena, solidaritatea eta desberdintasunen berdintasuna.

Ikas Komunitatearen arrakastak oinarri zientifikoak ditu. Bertan aldarrikatzen diren ekintzak INCLUD-ED ikerketa proiektu europearrak egindako azterketek hala egiaztatzen dute.

Arrakasta duten ekintzak: Tertulia literarioak, talde interaktiboak, gurasoen formakuntza, liburutegi tutorizatua, irakasleen formakuntza dialogikoa, gatazken konponbiderako eredu dialogikoa.

Emandako pausoak Sentsibilizazio eta amets-fasearen ondoren, batzorde mistoak eratu dira, tertulia literarioak egiten hasi gara eta talde interaktiboetan gurasoak parte har-tzen hasi dira. Zer esanik ez, Ikas Komunitateko edonork eskolako ateak zabalik dituela partu hartu ahal izateko. Ekin diezaiogun ametsetatik ekintzetarako bideari elkarrekin, etorkizuna eraikiz!