gasteiz - Zenbat baliabide edo aktibo ditu euskaraz garatu nahi duen komunitateak, bere helburuetan aurrera egiteko eta hizkuntzaren etorkizunari begira? Nola proiektatu nahi du komunitate horrek bere etorkizuna eta nolako eszenario irudikatu nahi ditu proiekzio horretan? Eszenario horietara hurbiltzeko, nolako arkitektura diseinatu behar du? Galdera horiei erantzuteko 200 bat pertsona batu ziren atzo Gasteizko Vital eraikinean, euskararen etorkizunerako estrategiak berpentsatzeko helburua duen Eusko Ikaskuntzaren proiektua ezagutu eta parte hartzeko xedez.

Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenari begira abiatu diren bost lan-ildoen artean e5 izenekoak (Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen izenburua du saioak; 2015ean hasi zuen lana) atzo burutu zuen bere kongresua Gasteizen. 200 bat pertsonek aho batez babestu zuten egitasmoa, Vital eraikinean elkartuta Eusko Ikaskuntzaren XVIII. kongresuaren bigarren saion parte hartzeko asmoz, Geroa Elkar-Ekin lelopean, eta euskararen etorkizuna aztertzeko.

Euskalgintzaren indarra berritzeko, eta horrekin batera, etorkizunerako estrategiak berpentsatzeko helburua duen proiektua ezagutu eta parte har-tzeko xedez batu ziren. Parte hartzaileen artean agintariak, erakundeetako ordezkariak edo euskalgintzako eragileak egon ziren (Gorka Urtaran, Vitoria-Gasteizko alkatea, Xabier Alkorta, XVIII. kongresuko lehendakaria, Anjeles Iztueta, Eusko Ikaskun-tzako Arabako lehendakariordea, eta Ramiro Gónzalez, Arabako diputatu nagusia, besteak beste).

Eusko Ikaskuntza buru-belarri dabil lanean gaur egungo euskal gizarteak 2015ean planteatu zizkion erronka nagusiei erantzun bila eta konponbide berriak eman nahian. Erronka horietako bat euskararen etorkizuna da, eta hor kokatzen da hain zuzen egitasmo hau. e5 dinamikaren lana Eusko Ikaskuntzak sortutako talde eragile batek gidatu du eztabaidatzeko eta hausnarketak egiteko asmoz, eta hiru mintegi irekitan mamitu da, erakundeen eta gizarte esparru zabaleko eragile askoren partaidetza handiarekin.

Hurrengo urteetan Egun, euskalgintzaren eta euskararen biziberritzearen jardunean krisi aktiboaren unea bizitzen ari gara. Horregatik, hurrengo hamarkadetan euskalgin-tzaren errealitate berria konfiguratzen laguntzea izango du helburu. Eta atzo bertaratuek e5 kongresuaren hainbeste konklusio sinatu zituzten euskal gizarteari, erakundeei eta eragileei eskaintzeko asmoz, euskaraz bizi, garatu eta munduratu nahi duen komunitateak behar duen akordio sozial eta politiko sendo baten abiapuntu gisa.

Euskal Herriko Unibertsitatearen irakasle Iñaki Markok adierazi zuenaren arabera, bi urteko prozesuan metodologia berritzailea erabili da: hausnarketaren fokua ez da euskararen egoera izan, bere komunitatearen kapitalak baizik. Eta kapital ezberdinetan dituen edota behar dituen aktiboetan zentratu da, helburu nagusiari begira: datozen hamarkadetarako euskalgintzaren aro berria konfiguratzen laguntzea euskararen komunitatea esparru berriak eta zabalagoak lortzeko. Iñaki Markok hurrengo galdera egin zuen: Zer baliabide ditu euskaraz garatu nahi duen komunitateak?

Eta hain zuzen ere, euskaraz garatu nahi duen komunitatearen aktiboen inguruan diseinatu zuten atzoko egitaraua, era berean, kapital horietan egituratu zituzten: gizarte kapitala eta kultur kapitala; kapital politikoa eta kapital ekonomikoa; eta (azpi)egitura kapitala eta gizarte kapitala. Alor bakoitzean espezialistek ponentziak aurkeztu zituzten.

eraginkorragoa izateko “Eta hemendik aurrera zer?”.Gogoeta hori eginez Mikel Irizar euskalgintzako eragileak adierazi zuen “elkarrekin lanean ekintzara pasatzeko prest gaudela”. Bere iritziz, euskalgintza berria sortzen ari da, horregatik egin zuen hurrengo galdera: zer egin behar dugu desberdin eraginkorragoa izateko euskararen etorkizunari begira?. Irizarren ustetan, “beti euskararen aldeko jarrera mantendu beharko dugu hizkuntza handien eraginari aurre egiteko, eta bestetik, bide berriak adostu beharko ditugu mundua eraldatzen ari delako”.

Zentzu horretan, Mikel Irizarrek aipatu zuen “euskarak eta euskal komunitateak hizkuntza handiekin oreka bilatu behar dute”. Horretarako, urrats politikoak esanguratsuak izango dira eta lurralde osoko administrazioetan hizkuntza politika aktiboak bulzatu behar dira, geroa elkarrekin eraikitzeko asmoz.

Ildo horretan, kongresuan garatutako proposamen artean munduko hizkuntza gutxitu eta txikiekin nazioarteko harreman sarea osatzea eta garatzearen garrantzia azpimarratzen da, interes komunen alde elkarrekin lan egiteko eta batura horri esker eragin-ahalmena irabazteko.

Gainera, euskararen lurralde guztietako erakunde publikoek eta gizartekoek elkar hartuta jardutea proposatzen dute hizkuntza politikak eta estrategiak bateratzen eta betearazten, lankidetzari lehentasuna emanda.