Sexualitatearen eta feminismoaren inguruko gai desberdinak jorratzeko, sakontzekoeta eztabaidatzeko, jokoaren bidez,modu hezitzaile batean eta euskaraz. Helburu horrekin sortu da Mihibero mahai-jolasa ArrasatekoTxatxilipurdi Elkartearen eskutik.Hamabi urtetik gorakoei zuzenduta dago eta taldeka jolas daiteke.

Nerabeekin sexualitatea lantzekobeharra zegoela ikusita, 2013an proba pilotu bat egin zuten. “Ordura artehizketaldiak izaten genituen, sexologo, pedagogo eta beste aditu batzuekin. Hasierako jolasa 20 galderako tribiala zen eta 12- 17 urte artekogaztetxoekin probatu genuen. Arrakasta izan zuen, tresna ahaltsua zelaikusirik. 2015ean beste 20 galderaerantsi genizkion eta 2018ra artebere horretan utzi genuen”, azalduzuten atzo Itsaso Gallastegik eta Leire San Vicentek.

Iaz berrekin zioten mahai-jolashezitzailearen proiektuari. “Heziketafeminista erdigunean jarrita, edukiak,ikuspegiak eta testuingurua sakondueta eguneratu ditugu. Orain EuskalHerri osora zabaltzea da asmoa”, azpimarratu zuen San Vicentek.

Mihi-bero ez da “jolas erotiko bat”,hezitzailea baizik, 12 urtetik aurrerako publiko zabal bati diseinatua; eskolan, familian edo lagunekin ondopasatzeko eta ikasteko tresna. “Sexualitatea, berdintasuna edota feminismoa landu ditugu. Tabuak apurtuz,eduki desberdinak eta askotarikoharremanak ukitzen dituen mahaijolasarekin. Erreminta moduan ereerabil daiteke gai horiek lantzeko”,adierazi zuen San Vicentek.

Osasuna, rol aldaketak, biologia,genero ezberdintasunak, sexualitatea,posturak edo feminismoari buruzkoapunte historikoak bezalako gaiakaurki ditzakete jokalariek. Beraz,taldeka jolastea proposatzen duteegileek ?lau partaideko launa taldetan zehazki?, eta Trivial jokoarenantzerako funtzionamendua du, laukolore desberdinetan banatuta.“Lehen froga imintzioka da, gorputz mimika bidez erantzunaasmatu behar da. Bigarrena, aldiz,hitz ezkutua da; hirugarrenarimarrazkia deitu diogu, eta laugarrenari galdera”, zehaztu zutenGallastegik eta San Vicentek.

Mahai-jolasak dakartzan edukiguztiak ulertzen laguntzeko webgunea sortu dute, euskarazko azalpeneta loturarekin (www.txatxilipurdi.com-en esteka bat dago).

ANIZTASUN SEXUALA Baliabide pedagogiko hau azken urteetan euskarazko produkzioaren alde egindakoapustuaren jarraipen bezala ikustendu Txatxilipurdik. Mihi-bero jolasaren edukiak Itsaso Gallastegik eta Leire Aranzabalek jorratu dituzte, LeireSan Vicente koordinazio lanetan aritu da, Oihane Sanchezek maketa etadiseinua egin ditu, eta irudiak Loperenak dira. “Heziketa feminista batjasotzetik gatoz sortzaileok; gizarteaasko aldatu da azkenaldian eta mahaijokoan hori islatu nahi izan dugu”,nabarmendu zuten.

Egitasmoa erronka handitzat hartudute: “Binarismoarekin apurtu nahigenuen. Guk aniztasun sexualeansinesten dugu, eta ez ar eta eme dikotomia ardatz duen heziketan”.

Mihi-bero Txatxilipurdiko egoitzan bertan eskura daiteke 25 euroren truke. Internet bitartez eurekinharremanetan jarrita ere eros daiteke (Txatxilipurdiren web orrian),eta momentuz baita ArrasatekoOlgeta jostailu dendan ere.