Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren laguntzaz, auzoko hainbat erakundek aste hau aurrera atera nahi izan dute ohitura osasuntsuak bultzatzeko. Auzo Unitatetik eta Osasun Etxetik sortu zen ideia honetan, auzoko ikastetxeak (Sanduzelai eta San Jorge), Iparralde Institutuak, Haur Eskolak, Cuatrovientos Institutuak eta beste erakunde batzuk (Umetxea, Civivox, La Majari, SEI?) parte hartu zuten.

ERAKUSKETA Civivoxen izan genuen. Nafarroako Osasun publikoaren Osasuntsu Hazi panelak ikusgai izan ziren. Eta Osasun Etxeko langileek bisita gidatua eskaini zieten bai San Jorge, baita Sanduzelaiko eskoletako Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoei ere.

RECETA-ME Sanduzelaiko Liburutegiak antolatua. Norberak aukeratutako osasuntsua den janariari, argazki bat egin zion eta erabilitako osagaiak aipatuz bidali. Errezeta guztiekin, auzorako bilduma egingo dugu. Honetaz gain, bi gune antolatu ziren, ohitura osasungarriak agertzen diren pelikulak eta liburuak ezagutarazteko.

IKAS PROZESUA ETA ZERBITZUA Cuatrovientos Institutuak emango du. Osasun Etxeak, Cuatrovientos Lanbide Heziketa Institutuko ikasleei irakatsi die zeintzuk diren ohitura osasuntsuak. Ikasle hauek tailerrak antolatu dituzte informazioa helarazteko San Jorge eta Sanduzelai eskoletako 5. eta 6. mailako ikasleei.

TAILERRAK Astelehenetik ostegunera eta 17:30etik 19:30era, Umetxeak ariketa fisikoa eta emozionala tailerrak Karrikagunen antolatu zituen.

KINBALL EMANALDIA Sanduzelai Ikastetxean, martxoaren 15ean, arratsaldeko 16:30etik 17:30era eskaini zuen.

IKASTURTE OSOAN ZEHAR ANETO PROIEKTUA, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak sustatutakoa eta Europako Funtsek diruz lagundutakoa, haurtzaroaren obesitatea prebenitzeko mugaz gaindiko hezkuntza programa da. Ariketa fisikoa uztar-tzen ditu jateko ohiturak aldatuz. Sei urteko zazpirehun neska eta mutikok parte hartzen dute Nafarroako hogei eskolatan, San Jorge eta Sanduzelai eskola publikoak barne.

ERRONKA, “Ilargira joango gara” Ilargiraino diren 380.000 kilometroak egitean datza. Decathlon enpresak erronka honetan kolaboratzen du 170 pedometro emanez, San Jorge eta Sanduzelai ikastetxeko 3. eta 4. mailako ikasleek eta familiek urratsak zenbatu eta erregistratzen dituztenak. San Jorge plataforma osatzen duten elkarte eta erakunde guztiek lagunduko dute eta haiek eginiko urratsak ere gehituko dituzte hemendik aurrera.