Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozkoeuskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984anjarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzenditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko EuskalHerri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18eta Zuberoan 12 herri.

Mapa honetan eremu txikia baizik hartzen ez duenhitz bat famatu egin da hizkuntzaz kanpoko arrazoiengatik: patxaran, edariaren izena.

Bi ohar behar ditu mapak; lehenik “ciruela” / “prune”deitutako fruitua izendatzeko forma berdintsuak erabiltzen ditu euskarak: okaran, aran, adan, arhan, aran.Latinezko “cereola pruna”-tik auzoko erdarek lehenahautatu dute (“ciruela”) edo bigarrena (“prune”).

Bigarrenik, zuhaitza eta dagokion fruitua elkarrengandik desberdintzen dira, gaztelaniaz o/a alternantziaren bidez ?“manzano / manzana”-, frantsesez ?ieratzizkiaren bidez ?“pomme / pommier”-, eta euskaraz, batzuetan -tze, -ondo markaz, ?sagartze/sagarrondo -edo ez dira desberdintzen, mapa honetanikusten den bezala, zeinetan patxaran, elorribeltz edoaranbeltz erabiltzen baitira arbola izendatzeko.

Zuhaixka honek dituen ezaugarri batzuetan oinarritu dira izendapen-motibazioak; fruitua iluna ematen du (beltz), ziztak badauzka (elorri, arantza) , basa da(basa, sasi), ez da oso ona (txarri). Motibazio horiekhitz bakarrean meta daitezke (elorrantza) eta metonimia gertatzen da; hots, zuhaixka honen parte batbaizik ez dena (elorri, arantz) arbola osoa izendatzeko erabiltzen da.

Hain zuzen ere elorri eta aran, arantza, arantze bieremu handitan ageri dira. Elorribeltz nagusi da Iparraldean, Gipuzkoako parte batean eta Nafarroakogoi partean. Motibazio bereko elorribaltz batzuk ereageri dira han-hemenka Bizkaian.

Arantzabeltz, arantzabaltz, aranbeltz, okaranbaltzageri dira nagusiki hegoaldean Gipuzkoan eta Bizkaian.Ohartarazteko da zizta den arantza eta fruituarenizena, arana, lotuak direla. Forma pleonastikoak ageri dira elorrantzaondo, elurrantzabeltz formetan.

Arantzabeltz eta elorribeltz hitzek ?beltz elementuadute komunean. Motibazio berarengatik gaztelaniazko “endrino/a” latinezko “atrina”-tik dator eta hitzhonek “beltzaran” esan nahi du.

Ziztaduna izateaz gain, basa da zuhaixka. Hortikdatoz basa- elementua daukaten formak, aran elementuaren aitzinean edo atzean: basaahantze, adanbasati, eta paxaran, patxaranondo, basokaran, basaelorriondo. Patxaran gehienik Nafarroan ageri da. Motibazio bereko sasi elementua ageri da Bizkaian: sasiokaran. Ohart basaelorri bezalako formarik ez dela bildu, elorria berez basa balitz bezala.

Basa izateak aditzera ematen du nolabait fruitua ezdela oso ona. Are gutxiago txarriokaran forma kontuan harturik. Aldiz, baxakan, basomakatz (zeinetanmakatz “udarearen” izena baita), hitzek gogora ekartzen digute zuhaixka honetan beste arbola mota batzuk txerta daitezkeela.

Azkenik, txinbillosasi eta okantximilloarbola, maldaan,txirriokeran, estraka ere bildu dira.