etxeko berriak

Ikasturte honetan elkarbizitza eta gozamena sustatzeko, dinamika berri batzuk martxan jarri dira: patio lagunak eta Colpbol lehiaketa.

Pasa den ostiralean, otsailak 7, Lehen Hezkuntzako ikasleek Patio Lagunekin hasi ziren. Dinamika honetan 77 ikasle bolondresek parte hartzen dute, eta eguneroko txandetan zazpi ikasleek patiora ateratzeko ardura hartzen dute, beste ikaskideak laguntzeko asmoz. Patioko zazpi zonaldeetan dauden ikasleak laguntzeko prest daude, eta beraien arduren artean liskarren bat badute irakasleak jakinaren gainean jartzea eta bakarrik egotekotan beraiengana hurbildu eta jolasteko dinamiketan murgiltzea daude. Gainera mina hartzen badute atezainengana eraman behar dituzte eta dinamika sexista ematekotan koordinatzailea abisatu behar dute.

Ikasle guzti hauek hiru orduko formakuntza jaso dute patio lagunen helburua ezagutzeko asmoz eta bere betebeharrak ezagutzeko.

Hemendik gutxira ere ikasle hauek Liburutegi mugikorra ateratzeko ardura izango dute. Bertan hezkidetza eta Liburutegiko ba-tzordearekin batera prestau diren liburu batzuk aterako dira, patioa irakurketarekin gozatzen duten ikasleek ere beraiek gustoko dituzten dinamikak eskura izateko.

Bestalde, jarduera fisikoa eta kirola gure patioan txertatzea komenigarria ikusi genuen ere. Izan ere, kirola ikuspuntu hezitzaile eta formatzaile batetik ikusita oso lagungarria izan ohi da. Normalean patioetan jolasten diren kirolak kontrol gabe jolasterakoan, arazo asko ekartzen dizkigute. Esaterako, batzuk baztertuak sentitzen dira, beste batzuk ez dituzte arauak errespetatzen edota errespetu gabeko jarrerak adierazten dituzte eta askotan, neskak eta mutilak banatuak jolasten dute.

Hala ere, eskolan asko lantzen dugun kooperazioarekin batera, leihaketaren aurreko, bitarteko eta ondorengo jarrerak lantzea komenigarria ikusten dugu. Horregatik, leihatzen irakatsiko digun kirol hezitzailea eta arautua patioetan martxan jartzea erabaki genuen, Colbola.

COLBOL KIROLA Colbol kirola, Valentziako gorputz heziketako irakasle batek sortu zuen eta Komunitate Autonomo horretako eskola askotan kirola barneratu dute. Kirol mixtoa da, hau da, neska eta mutilak elkarrekin jolastu behar dute. Bi porteriadun pista batean jolasten da eta helburua gola sartzea da. Denek parte hartzeko pentsatua dago, baloiari gerritik gorako edozein gorputzeko atalekin eman diezaiokezu baina solik behin jarraian. Modu honetan, inork ezin du protagonismo osoa hartu eta baloia etengabe airean dagoenez denek parte hartzen dute, kanpo geldi-tzearen sentsazioa baztertuz.

Otsailetik aurrera, laugarren eta bosgarren mailako ikasleek patio orduetan jolasten daude. Neska eta mutilez osatutako 20 taldeek parte hartzen dute eta ikasleak oso motibatuak daude dinamikarekin. Normalean beste kiroletan parte har-tzen ez duten ikasleak apuntatu dira eta bere burua jarduera fisikoa egiteko gai sentitzen ari dute. Honekin batera, kirolaren aurrean errespetuzko jarrerak lantzeko eta duten garrantzia emateko, partidu bakoitzaren bukaeran puntu extra bat banatzen da. Item ezberdinak dituen errubrika batean garaile bihurtzen denak, sailkapenerako puntu extra eskuratzen baitu.

Bukatzeko, ikasleek Heziketa Fisikoko ikasgaian sokarekin jolas desberdinak ikasten ari dira, gero patio orduan bere lagunekin praktikan jartzeko.