egoalde ikastolak hirugarren eta laugarren mailako gelak taldeka nahastea eta tailer ezberdinak aurrera eramatea erabaki du. Hiru tailer ezberdin aurrera eramaten dira: matematika, hizkuntza eta zientziak. Tailer bakoitza kurrikulumeko eduki blokeetan eta helburuetan oinarritzen da ikasleen oinarrizko gaitasunak lantzeko. Horretarako ez dira testu libururik erabiltzen saioen prestakuntzan, baliabide guztiak helburuaren arabera sortzen edo presta-tzen dira.

Proposatzen diren jarduerek eskakizun maila ezberdinak izango dituzte ikasleen aniztasuna errespetatzen saiatzeko. Ikasle bakoitzak ahalmen, erritmo eta interes ezberdinak ditu, horregatik jardueren abiapuntuak ikasleen aurrezagutzetan oinarritzen dira. Handik aurrera ikaslearen motibazioak ikaskuntza bideratzen du tailerraren edukietan sakonduz.

Hiru tailerrak hiru gune finkoetan egituratu dira, modu horretan ikasle bakoitza astean zehar hiru tailerretatik pasatzen da. Ate irekien metodologia dela eta, tailerrak elkarren ondoan kokatzen direnez, saioen arteko trantsizioa erreza suertatzen da ikasleak autonomoki mugitzeko.

Proposamen honen ardatz bat kooperatibotasuna da. Tailerren jarduerak talde lanean oinarritzen dira helburu amankomun bat lortzeko asmoz. Ikaskuntza indibiduala izan arren, taldeka aurrera eramaten da prozesu dialogikoaren bidez, hau da, berdinen arteko ikaskuntzaren bidez. Prozesu honekin ikasleek era aktiboan lan egiten dute haien ikaskuntzaren jabeak izanda. Irakasleak bitartean jarduera gidatzen du taldeek saioaren helburu zehatzaren lorpena ziurtatuz.

Tailerren banakako aurkezpena:

Matematika tailerra arloko bost gai nagusiak lantzeaz arduratzen da: zenbakuntza, kalkulua, geometria, neurriak eta estatistika eta probabilitatea. Lanketa jolasaren bidez eta manipulazioaren bidez ematen da, matematiketaz gozatzeko eta ikaskuntza esanguratsua dela ziurtatzeko. Adibidez, buru kalkulua lantzeko kartetaz edo mahai jokoetaz baliatu gara eta geometria lantzeko plastilina eta zotzak erabili ditugu poligono eta poliedroak eraikitzeko. Saioen bukaeran ikasleek ikasitakoa idazten dute saiorako prestatu den fitxa batean.

Hizkuntza tailerrean ahozko eta idatzizko adierazpena bereziki lan-tzen da eta honen helburu garran-tzitsuenetarikoa ikasleen komunikazio gaitasuna garatzea da. Eguneroko egoeretara eramaten da: jatetxea prestatzen eta menuak eskeintzen edo telesaio osoa burutzen. Horretarako, testu mota desberdinen gogoeta egiten da eta ereduetan oinarrituz testuen egitura aztertu ondoren, taldeetan testuak eta lanak sortzen dituzte. Azkenik, sortutako testuekin liburuxkak osatu dira baita grabazioak egin ere.

Zientzietako tailerrean Robotika eta beste proiektuak lantzen dira. Robotikak hainbat gai konbinatzen ditu, hala nola mekanika, elektronika, informatika eta adimen artifiziala. Robotika tailerrean, ikasleek robot bat programatzen ikasten dute,beraz,norberaren mandatuak ordenatzeko sekuentzia nola egin ikasi, oinarrizko hiztegia ezagutu, lateralitatea kontrolatu eta espazio eta plano batean orientabideak finkatzea lortzen dute. SCRATCH programarekin trebatzen dira, ondoren NXTeko tresneriak erabiltzen hasten dira eta bukatzeko First Lego robota menperatzen lortzen dute. Tailerreko bukaeran taldez talde hainbat erakustaldiak prestatzen dituzte ikastolan bertan. Gure azken helburua tailer motibagarri bat antolatzea da eta bidenabar gure ikasleak ikertzera anima daitezela hiztegi zientifiko bat erabiltzen duten bitartean.

Makinak ere landu ditugu. Modu praktikoan makina sinpleak sortzeko aukera izan dute material desberdinak erabiltzen. Irudimena, sormena, talde lana...bultzatzen saiatu gara.