urten ikasketa kooperatiboen inguruko erabakiak hartu eta praktikan jar-tzeko aukera ikusi genuen. Ikasketa kooperatiboaren helburua ikasle gutxiekin osaturiko taldeak helburu didaktikoekin baliatzea da, parte-hartze ekitatiboa ahalik eta gehien bermatuz eta haien arteko elkarrekintzari ahalik eta etekin handiena ateraz.

Alde batetik, metodologia aktiboen batzordea sortu dugu, maila guztietako klaustrokideek osatuta. Batzorde honen eginkizun nagusia klaustrokideak formatu eta gure eskolarri egokitutako materiala aztertu eta eskaintzea izango da. Formatu bitartean klaustrokideek aukera izango dute, batzordekide baten laguntzaz, programak aurkezten dituen dinamikak eta egiturak klasean praktikan jartzeko.

Bestetik, eskolan Ikasteko Kooperatu/Kooperatzen Ikasi (IK-KI) txokoa sortu dugu. Ikasteko koperatu/Koperatzen ikasi txokoa osatu dugu. Bertan, programaren materiala, batzordeak sortutako materiala, zalantza eta iradokizunen kutxa, eta batzordeak aukeratutako artikulu interesgarriak aurki daitezke.

Aurten, izurrite egoera dela eta, segurtasun neurriak bermatuz, programarekin aurrera egitea erabaki dugu. Esate baterako LH 4.mailako ikasleek bere proiektua ikasketa kooperatiboan oinarrituta aurrera eraman dute. Proiektuak makina sinpleak sortu eta bideo baten bidez, ingelesez, hauen funtzionamendua azaltzea izan du helburu. Proiektu hau aurrera eramateko ikaskun-tza kooperatiboak eskaintzen dituen talde dinamikak eta lankidetzako egiturak erabili ditugu.

Dimaniken artean, talde kohesioa lortzeko hainbat jarduera burutu dira, horien artean elur bola, talde nominalak€

Lankidetzako tekniken artean Arkatzak erdira izan da gehien erabili duguna, hala ere, beste teknika batzuk ere erabili ditugu; guztiok batera, 1-2-4 etab. Hain zuzen ere, teknika batzuk ezagunak zituzten aurreko urteetan landuak izan dituztelako. Gure ikastetxean maila bakoitzeko teknika bat lantzea izan zen adostutako erabakia. Modu horretan ikasleek Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza osoan zehar teknika desberdinak ezagutu eta bereganatuko dituzte. Honi esker, trebetasun eta abilezia sozial desberdinak barneratuko dituzte, garapen integrala lortuz.

Proiektuaren hasieran denon parte hartze ekitatiboa bermatzeko, talde nominalen dinamika aurrera eraman zen. Ikasle bakoitzari bost minutuko denbora utzi zi-tzaion aukeratutako gaiaren inguruan zer zekiten idazteko. Ondoren, banan-banan ikasle bakoitzak bere ideiak plazaratu zituen besteen aurrean eta irakasleak arbeklean biltzen zituen. Ikasleek ezin zuten beste batek plazaratutako ideia errepikatu. Irakasleak gutxien parte hartzen duten ikasleei eman zien hitza lehenago.

Metodologia aktiboko batzordea talde kooperatiboetan lan egiteko ezinbestekoak diren rol eta funtzioak zehazten ari da, horrela ikastetxe osoan era progresiboan lantzeko oinarriak sortuko dituztelarik. Bitartean, irakasleak lau rol desberdin sortu zituen, rol bakoitzari bi funtzio esleituz. Ikasleek funtzio horiek bete behar zituzten talde lana egokia izan dadin: guztien parte hartzea lor-tzea, hitz egiteko txanda eskatu eta ematea, besteei entzuten jakitea€

Normalean talde jarduera hauek ikaskuntza partekatuaren saioetan burutu dira, hau da bi irakasle gela barruan daudenean. Irakasle hauek taldea bideratzeko eta behaketa egiteko baliagarri eta ezinbesteko izanik.

Beste aldetik, talde bakoitzak bere taldeko koadernoa du, bertan taldearen ebaluazioa, autoebaluazioa eta koebaluazioa ostiraleko azken saioan aurrera eramaten dute. Behin bete ondoren irakasleak jaso eta taldeei iradokizunak idazten dizkie. Horrela, hurrengo astearen hasieran talde bakoitzak berea irakurri eta hobetzeko neurri pertsonalak eta taldekoak adosten dituzte.