urten, esaldi hau lelotzat hartuz, San Donato ikastetxe publikoan indar handiagoa eman diogu arlo emozionalari, heziketa integral borobilduago bat lor-tzeko asmotan.

Nafarroako Bizikidetza Batzordeak Heziketa Emozionalaren inguruko Proiektu Piloto batean parte hartzeko aukera eman zigun iaz, berrogeialdiaren erdian eta bertan murgildu ginen. Honek heziketa emozionala lantzeko begirada berri eta baliogarri bat eskeini digu, hezkuntza komunitatea lan honetan inplikatzeko jarduera eta ideia berriak ekarri dizkigu eta Carme Boquek gidatutako Ikerketa bateko partaide ere izan gara eta izango gara, 3 ikasturte iraungo baititu.

Gure herri eskolan urteak darama-tzagu heziketa emozionala eta harremanak lantzen; ikastetxe baketsua, osasuntsua, maitasunezko harremanetan oinarritzen den horietakoa gara eta izaten jarraitu nahi dugu. GOGOA, ikaslearen alderdi kognitiboa, hezteko eta garatzen joateko ezinbestekoa da BIHOTZA, alderdi emozionala, lantzea; batak bestea elikatzen du eta orekan garatu behar ditugula agerian utzi digu proiektu honek; beraz, bide honetan aurrera goaz.

Irailetik otsailerarte, irakasleok formakuntza jaso dugu, barrutik kitzikatzen zaituen formakuntza. Heziketa emozionalean hezteko lehenengo gu hezi behar gara, gu hasi behar gara gure barrura begira-tzen ondoren haurretara iristeko. Eta gure barrura, gure bihotzera begiratzen dugunean hausnarketa egitea behar beharrezkoa da, gure burua edo arrazoia erabiltzea funtsezkoa da.

Formakuntza honek, argi utzi digu, oinarria gure buruarekin, besteekin eta ingurunearekin ongi egotea dela eta honetarako gure emozioak identifikatzen eta kudeatzen ikastea behar beharrezkoa da, horrela gure ingurunea eraldatuz. Gure aldaketa txikiek mundu atseginago bat sortzen lagunduko baitigute.

Proiektu honen asmo nagusia haurrei beraien garapen pertsonalerako eta bizitzarako garrantzitsuak izango diren baliabideak ematea izanen da, beraien emozioak eta ekintzak erregulatu ahal izateko, gatazkak konpontzeko, komunitateko elkarbizitza hobetzeko...

Heziketa emozionala ikasgeletan martxan jartzeko, irakasle guztiak modu pertsonalean eta eskola komunitate bezala konpromezua hartu dugu eta hasi gara aldaketa txikiak egiten eta jarduera desberdinak aurrera eramaten emaitza oso politak somatuz.

Jarduerak martxan jartzeko geletan espazio eroso bat behar da, espazio babestuak behar dira eta eguneroko lanez gain denbora bat hartu behar da honetan hezteko. Horretarako hainbat aldaketa txiki baino handi egin ditugu:

Geletan espazio erosoak sortu ditugu, hausnarketa egiteko, hitz egiteko, taldean asanbladak egiteko eta lasai egoteko (haserre gaudenean, liskar bat izan dugunean, triste bagaude...).

Denbora bat eskaini diogu eroso eta ziur sentituaraziko gaituen espazio hori nolakoa izan behar den jakiten eta gelako guztien artean lortu behar dugunaren konpromezua hartzen. Espazio babestuak sortzen. Ez dago araurik momentu hori gozagarri izateko, haurren kompromezuak lortzen dira.

Ekologia Emozionalak eta Carme Boquek eskeinitako jarduerak martxan jarri ditugu eta Bizitzarako Koadernoak betetzen hasi gara. Bertan ikasleak sentitu duenaren hausnarketa egiten du, hortik ikasi duena adierazten du eta hortik aurrera hobetzeko aurrera eramango dituen ekintzak zehazten dira.

Gure hurrengo pausoak, jarduerak sistematikoki martxan jartzea eta Hezkuntza komunitateko kide guztiak inplikatzea da, denon bihotza eta arrazoia orekan hezten joateko. Haurrak eta irakasleok ez ezik gurasoek ere heziketa emozionalean lan egitea ezinbestekoa baita eskolaren-tzat eta Proiektu piloto honentzat.

Etxarri Aranatzko eskola honetan BIHOTZ-GOGOA hezitzeko martxan gaude jadanik!