Berdintasunaren ispilua Hezkidetza Txokoan

28.05.2021 | 02:03
Euskal emakume abeslariak Berdintasun Txokoa girotzen.

Ikasturtean zehar berdintasun Txokoen girotzea egin da, Euskal emakume abeslariak erdigunean jarriz

etxeko berriak

Hezkidetza eta Berdintasun Komisiotik jarduera ezberdinak planteatu egiten dira ikasturtean zehar aurrera eraman ahal izateko. Horietako bat, hezkidetza txokoak girotzea izan da, musikako irakasle eta ikasleen laguntzaz.

Hezkidetza inguruko formakun-tza, ikasgai ezberdientara hedatu da eta, geletan tutorearekin egiten diren jardueretaz gain, musika eta heziketa fisikoetako ikasgaietan ere proposamen ezberdinak burutu dituzte.

Musikako irakasgaian euskal eta munduko emakume musikari ezberdinak landu ondoren, ikasleek lan taldean triptikoak eta muralak burutu dituzte, eskolak dituen hezkidetza bi txokoetan erakusgai jar-tzeko. Gainera, txokoaren girotzea, ikasgeletan egindako proposamenekin osatuz joan da. Proposamenen artean Martxoak 8an egindako muralak edota Emakume Zientzilarien Egunean egindako emakume zientzilari garrantzitsuen proposamenak aurkitu daitezke.

Heziketa fisiko ikasgaian ere emakume kirolari ezberdinak ezagu-tzeaz gain, gela bakoitzak osatzen duen elkarbizitza talde egonkorrak kontutan hartuz, ikasleekin jolas kooperatibo eta hezkidetzarako jolasak landu dira, patioko partzelen barruan jolastu ahal izateko.

Aurten, pandemiak baldintzatutako egoera honen aurrean, ezin izan dugu "Patio Lagunak" ekimena aurrera eraman baina, gure patio hezkidetzailerako proposamen eta elementu ezberdinak pentsatzen ari gara. Horretarako, Kontseilu Txikiaren bitartez, patioan jarriko dugun elementu berri bat adosten ari gara. Prozesua oso polita izaten ari da, eta ikasleen partehartze oso handia izaten ari da. Berdintasunean igeri egiten duen gizarte bat lortuko dugu!

noticias de noticiasdenavarra