ertsona, izaki soziala den aldetik, hezkuntza ere fenomeno soziala da. Beraz, haurren kasuan, ikastola gizarteratzeko leku oso garrantzitsua dugu. Prozesu honetan alderdi kognitiboak, sozialak eta emozionalak landu eta garatu behar ditugu, izan ere, pertsonok bestearen beharra baitugu izateko. Beraz, elkarbizitzarako ezinbestekoa da norberaren emozioak, baita besteenak ere, modu egokian kudeatzea eta ain-tzat hartzea.

Jaioberriek helduaren beharra dute bizirauteko eta emozioak jaiotzen garen momentu beretik azaltzen den komunikazio bidea dira. Garapenak emozioen adierazpenean eragina du; hasieran, negarraren bidez edota barrearen bidez adierazten dena, heltzen goazen heinean, beste gaitasun batzuen bidez adieraztea lortzen dugu, esaterako: ahozkotasuna, gorputz-jarrera, keinuak... Gure helburuetako bat sentitzen dugun horri HITZA jartzea izango delarik.

Horregatik, funtsezkoa da emo-zioekin batera ahozkotasuna lan-tzea. Horretarako, helduaren presentzia beharrezkoa da momentu eta esperientzia horietan haurren bidelagun izateko. Helburua hitza jartzen laguntzea izango da, beraiek hasieran ez dutelako baliabiderik sentitzen duten horrek zein izen ote duen jakiteko edota beraien barruko hori hi-tzen bidez adierazteko.

Hezitzaileon egitekoa haurrari behar duenean lagundu eta bere ondoan egotea da. Emozioen lanketan eragin eta haurren bidelagun izan nahi badugu, alde batetik, giro beroa eta segurua sortzea beharrezkoa da haurrek baldintzarik gabeko segurtasuna eta maitasuna senti dezaten. Bestetik, gertuko, konfiantzazko eta errespetuzko harreman bat eraiki behar dugu beraiekin, horrela lortuko baitugu gure ondoan ziur sentitzea eta aldi berean, bakoitzari bere lekua ematea. Hortaz, oso garrantzitsua da emozioak binomiotan ez sailkatzea; onak edo txarrak.

Hori lortzeko bidea eredu egokiak eskaintzea da, emozioei eta errealitateari hitzak jartzen trebatuz. Behin hau lortuta, hurrengo pausua, emozio horiek modu egokian kudeatzen ikastea litzateke, horrela gure ikasleei eredu osasungarriak eskainiz.

Aurretik aipatu dugun beharra identifikaturik, Iñigo Aritza Ikastola Ikastolen Elkartetik bideratutako Haur Hezkuntzako haurren emozioen lanketarako KUKU programan parte hartzea erabaki genuen. Formakun-tza sistematikoen bidez, programaren ezaugarriak eta materiala ezagu-tzeko aukera izan dugu.

KUKU programan 6 emozio lantzen dira: tristura, beldurra, poza, haserrea, nazka eta sorpresa. Horretarako funtsezkoak diren bost gaitasun hauek hartzen dira kontuan:

? Kontzientzia emozionala (autokontzientzia): norberaren emozioak eta besteen emozioak ezagutu eta hitzetan jartzea (hiztegi emozionala); intentsitatea ere identifikatzen jakitea.

? Erregulazio edo kudeaketa emozionala (autorregulazioa): kudeaketa emozionaleko estrategiak, autokontrola, intentsitate-erregulazioa, frustrazioari aurre egiteko estrategiak.

? Autonomia emozionala: autokon-tzeptua, autoestimua, erabakiak har-tzeko prozesu arduratsu eta koherenteak, motibazioa, erresilientzia.

? Gaitasun soziala: gatazken konponbide positiboa, asertibitatea, erantzukizuna, lankidetza-lana eta enpatia.

? Bizitzarako eta ongizaterako trebetasunak: norbere ongizaterako bideak aurkitzea eta bizitza helburuetara iristea.

Ikastolen Elkarteak ere emozio hauek lantzeko material ezberdina sortu du: emozio bakoitzeko ipuin bat, horma-irudi bat, emozio ezberdinen txartelak... Eta bi joko: memori jolas bat eta domino bat, hain zuzen ere.

Material hau haurrekin erabiltzen dugu, baina ez era sistematikoan, helburua ez baita ohikoa bilakatzea. Mami gehiago ateratzeko asmoarekin, helduok etengabe ditugu emozioak buruan eta egunerokoan suertatzen diren egoerei erantzuteko, bilduma sorta honetatik baliabide egokiena aukeratzen jakin eta haurrei eskaintzea da bidea.

Era horretan, emozioenganako hurbilpena esanguratsuagoa da haurren-tzat; haien esperientzietatik abiatu eta beraientzat garrantzitsua eta baliagarria den egoera bati aurre egiten laguntzen baitiegu, etorkizunean beraiek bakarrik egiteko gaitasuna izan dezaten.

Argi dugu ere, lehenik eta behin helduok izan behar ditugula gaitasun eta baliabide egokiak hezkuntza emozionalaren alorrean, beraz, esan gabe doa, formakuntza hau ezinbestekoa dela ondoren haurrei kalitatezko baliabideak eta hortaz, hezkuntza bat eskaintzeko.