- Luminiszenteak da liburuaren izenburua. Lau urtez egindako lana da, munduan zehar emakumeen egoera desberdinak azaltzen dituena. Luminiszenteak egoera ilunetan argia ematen duten izakiak dira. Horrela deitu ditugu emakume hauek gatazken erdian egoera ilunetan argia emateko indarra aurkitu dutelako. Igone Marizkurrenak egin ditu elkarrizketak eta Irantzuk argazkiak.

Zer esan nahi du liburuaren izenburuak?

-Luminiszentea iluntasunean argia emateko gai dena da, adibidez ipurtargiak. Liburuko emakume hauek ere, egoera gogor eta ilunetan, argia emateko gai dira.

Zergatik sortu zenuten liburua?

-Emakume ezberdinen ahotsak ezagutu nahi genituen, jakin nahi genuen nola bizi diren munduko bertze lekutako emakumeak.

Zenbat denbora behar izan zenuten liburu hau egiteko?

-Lau urte behar izan genituen, 2018an hasi eta 2021ean bukatu genuen.

Zergatik hasi zineten munduan bidaiatzen?

-Ikusten genuelako munduan zehar gatazka batzuk zeudela eta pentsatu genuen emakumeak zama gehiago eramanen zutela gizonek baino eta beraien sufrimendua bikoitza izanen zela gatazka horiek gertatzen ziren lekuetan.

Zergatik dago emakume hori azalean?

-Liburuan azalean dago azken finean emakume ikusezinei buruz solasten garelako. Kasu honetan, amerikar natiboen historia halakoa da, ezezaguna, ikusezina. Eta hori adierazten du emakume honen begiradak: "Hemen nago ni". Bere herriaren historia eta bere indarra sumatzen dira bere begietan.

Zertan inspiratu zineten liburua egiteko?

-Ez dugu horrelako libururik ezagu-tzen, ez ginen bertze liburutan inspiratu. Hau kazetaritza lan bat da, munduan zehar bidaiatu genuen eta horrela forma eman genion liburuari.

Zergatik egin zara argazkilari?

-Argazkien bitartez, errealitate aunitz ezagutzen direlakoz. Nik erretratuak egiten ditut gustatzen zaidalako pertsonaren esentzia harrapatzea eta horretarako aunitz hurbildu beharra dago pertsonengana. Lan honek pertsona ezagutzeko aukera ematen du.

Noiz egin zenuten liburua?

-2018an Palestinan hasi zen gure bidaia. Ondoren, India eta Lakota Herrian ibili ginen eta 2020tik aitzinera Euskal Herriko hainbat egoera ezberdin ere ezagutu eta islatu ditugu liburuan.

Zer sentitu zenuen neska edo emakume horiek ikustean?

-Alde batetik zein pribilegiatuak garen hemen bizi garenak eta, bertze aldetik, miresmena sentitu nuen hagitz bizimodu gogorrari aurre egiten diotelako emakume horiek.

Noiztik ateratzen dituzu argazkiak?

-2000 urtean hasi nintzen argazkiak egiten. Arte Ederrak ikasi nuen Bar-tzelonan eta Irudia eta Argazkigintza espezialitatea hartu nuen.

Nola bidaiatu zenuten leku horietara?

-Hegazkinez iristen ginen hiriburutara eta leku batzuetan trenez mugi-tzen ginen eta bertzetan kotxez.

Munduko zein lekutik egon zara argazkiak ateratzen?

-Lan hau egin aurretik ere, ibilia naiz munduko leku aunitzetan argazkiak egiten: Kolonbia, Guatemala, Kurdistan, Grezia, Serbia...

Zerk inspiratzen dizu argazkiak egitean?

-Beste argazkilarien argazkiak ikustean inspiratzen naiz edo historia interesgarri bat entzutean, eta pertsona horiei erretratuak egiten dizkiet.

Zein da zure argazki politena?

-Hagitz zaila da niretzat argazki bakar bat aukeratzea. Azalean agertzen den Red Star emakume honena gustukoa dut.

Zergatik aukeratu zenituen herrialde hauek argazkiak egiteko?

-Herrialde horietan hagitz egoera txarrean bizi direlako. Jakin nahi genuen egoera zail horretan nola bizi diren emakumeak.