Aurrekoetan bezala, aurten ere Barañaingo Auditoriora iritsiko da Pelipe trena ETB1ko Trikitraka trikitron saioa grabatzeko. Sarrerak urriaren 26an salgai jarriko dira. Aurreko urtean bezala sarrerak ServiCaixaren bidez salduko dira: 902 33 22 11 edo Interneten bidez www.servicaixa.com. Azaroaren 16an, astelehena, 09-10 denboraldi berriko, lehenengo programa, Trikitraka trikitroneko 177.a, grabatuko dugu: Kakuñanoren ristorante sorgindua programa. Gerturatzen diren haurrek Txirri , Mirri eta Txiribitonen esketxaz gozatu eta beren kantak abesteko aukera izanen dute, hala nola Pintto-Pintto, Eskutxo poliñoa, Allakuidaos Txutxupe, Sudur Gorria eta Altza Pelipe! Azaroaren 17an, asteartea, 09/10 denboraldi berriko 2. saioa, 178.a, grabatuko dute: Irrati esatariak. Egun honetan ere Zirt-Zart, Han Urrun Etxe Poxpola eta era honetako beste hainbat abesti kantatzeko aukera izanen dute.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
