iruñea. Barañain Auditorioa Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorren musika eta txantxetan murgildurik geratuko da gaur arratsaldean. Euskal Herri osoan zehar ibili diren betiko pailazoen oinordekoek Katxurri Miliputxi ikuskizunarekin iritsiko dira Barañainera, arratsaldeko 17.00etan. Ordubete inguru iraungo duen emanaldian bederatzi esketx antzeztuko dira, eta betiko abestiak kantatuko dituzte pailazo bihurriek, horien artean Zapi zuria eta Altza Felipe kantak. Pailazo talde hau 2003an sortu zen. Hirukote honek pailazo zaharren lagun minak bihurtu dira, elkarrekin egotean beti mokoka egoten diren arren.

Gaurko emanaldiko sarrera 4 eurotan izanen da salgai.