Euskal Folk Radikala. Hau da Bizardunak taldea soinean jantzi zuen musika estiloa, eta lehen pausuak ematen hasi zirenetik musika mota honekin ari dira buru-belarri lanean beren lehen diskoa (Brian"s Records argitaletxea, 2009) lau haizetara zabaltzen. Iruñerriko gazte koadrila honek Irlandako eta Euskal Herriko distantzia gainditu dute, aberria goraipatzen duten kantuak kantatuz eta garagardo usaina duten letrak abestuz. Kon-tzertua Lekunberriko karpan izanen da etzi, hilak 17.