BILBO. Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denboraldiak Manu Katché perkusionista eta konpositore frantsesaren emanaldia eskainiko du astearte honetan, martxoaren 31n, Campos Eliseos antzokian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gaur egungo bateria jotzailerik onenetakoen artean dago Manu Katché (St. Maur des Fosses, 1958). Prestakuntza klasikoa du. Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen, eta ondoren perkusio jotzaile gisa hasi zen orkestra sinfoniko batean. Bere musika estiloak jazzetik gaur egungo pop rockera doaz.
Gaur egun lanean dihardu izen handia lortzeko bateria jotzaileen artean eta, besteak beste, Victoire de la Musique saria irabazi zuen "Meilleurs Arrangements" lanagatik, eta 1987an "Meilleur Musicien de Studio" saria lortu zuen.
365 Jazz Bilbao zikloaren 2015eko edizioaren lehen zatia (otsailetik ekainera) izen handiz beteriko kartel batekin hasi zen: otsailaren 11n Zara McFarlane abeslari ingelesak hasi zuen denboraldia eta, ondoren, martxoaren 11n, Tony Allen afrobeat bateria jotzailea aritu zen.
Manu Katchék emango duen kontzertuaren ondoren, maiatzaren 5ean Jane Monheit abeslari estatubatuarra ariko da, eta bukatzeko, ekainaren 2an, Christian McBride baxu jotzaile estatubatuarrak emanaldia eskainiko du.