donostia - Patxi Iraola Garmendia bertsolari zaldiabiarra hil zen atzo, 86 urte zituela, bere jaioterrian. 32 urte zituela hasi zen plazetan, batez ere Goierrin, oso maitatua izan zen eskualdean. Iraolak txapelketak ere irabazi zituen, Osinalde Sariko lehenengo edizioa, bataz beste. 1991ean Bertsolari Eguneko omenaldia jaso zuen, eta bi eleberri argitaratu dira bere omenez: Bertsolari Elkartearen Kontu kontari eta bere biografia, Naizen apurra izenburuarekin. Azken agurra bihar emango diote, 19.00etan, Zaldibiako Fede Santua elizan. - N.G.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
