Hain handiak gara, maitatuak edo gorrotatuak izangaitezkela, inoiz ez ahaztuak”, irakur daiteke Gorpuzkingzen disko berriko barrualdean. Zakil Onilek ere argi utzi nahiizan du hasieratik: “Euskal Herrikobazterrak nahastera gatoz”. Euskaltrap taldeko hirukoaren ahotsetakobat da Zakil Onil, Donald Trap eta BigTxiki DJ-arekin batera.

Hondarribiagra du izena Hondarribiako taldearen bigarren lanak:“Herria piztera gatoz, izan ere,pertsona zaharrek kudeatutakopertsona zaharrez betetako herribatean bizi gara. Arraunaz eta alardeez aspertuta gaude eta bestelakooihartzun bat eman nahi diogu gureherriari”, azaldu du Zakil Onilek.Lehen aldiz argitaratu dute diskoaformatu fisikoan: “Gure managerrakkonbentzitu gaitu; bestela, hedabideak galduta omen zabiltzate”, dioabeslariak.

EUSKAL TRAPAREN AITZINDARIGorpuzkingz-eko kideak lehenakizan dira trap musika euskaraz egiten. “Guk oso argi genuen: mundukogazteek trap musika entzuten dute,eta Euskal Herrikoek ingelesez, gaztelaniaz, frantsesez edo bestehizkuntza batean entzun beharzuten orain arte. Guk trapa egin nahigenuen, eta gure hizkuntzan, euskaraz kantatu nahi genuen. EuskalHerriko traparen heroiak gara”, ustedu Zakil Onilek.

Hala, trap estiloko bereizgarriakdiren elementuak bilakatu dituzteeuren ikur: bortizkeria, drogak,armak? Aurpegiak zapiekin ezkutatzen dituzte beti, “poliziak gu ezidentifikatzeko, batetik; eta, bestetik,gainontzeko bandetakoek nor garenez ezagutzeko”, dio Onilek. Janzkeraz gain, zenbait ikur errepikatzendira euren bideoklipetan: Ipar Koreako bandera, arrano beltza etaPlayboy untxiaren arteko fusioa,dirua, armak? “Irudia taldearen ehuneko laurogeita hamar da ?uste dutehondabirritarrek?. Euskal taldeenbideoklipak berdinak dira dendenak. Guk zerbait ezberdina eginnahi genuen eta abesten ditugun istorioak laguntzeko ikur adierazgarriakdira hauek. Trap musikak rollo haudauka, eta guk Euskal Herriko kulturarekin uztartu nahi dugu”, argitudu Zakil Onil traperoak.

Izan ere, Gorpuzkingzekoak “trapero abertzaleak” diren aldetik, “nazioeraikuntzarako tresna funtsezkoa”direla nabarmendu nahi izan du Onilek: “Garaietara egokitutako egiturabat behar du Euskal Herriak. Internetak dena aldatu du eta ezin dugubeti gauza bera egin. Munduko joerei kasu egin behar diegu eta gurebihurtu”. Zentzu horretan, kritikoazaldu da euskal musikak bizi duenpanoramarekin: “Ematen du orainarte egindakoa ondo egon dela beti.Euskal musikak mugitu egin behardu. Ezin da izan festibaletan, irratianeta telebistan beti musikari berberakagertzea. Gauza bera gertatzen dazineman: euskarazko pelikula edotelesail bat egiten dugu eta aktoreakbeti dira berberak”, salatu du Onilek.“Erosotasun sakon batean bizi gara eta arteak dena izan behar du horiizan ezik”. Hala, Hondarribiagradiskoko kantek agerian uzten dute“euskal kulturaren sistemarenzurruntasunarekiko desadostasuna”,eta mezu gordinak zabaldu dituzte“pribilegiatuen zirkuitu itxian”ibiltzen diren zenbait talderentzako.

‘DO IT YOURSELF’ Eskema errepikakorren aurrean, Do It Yourself filosofiaren defendatzaileak dira Gorpuzkingzekoak, hots, “zuk zeuk eginezazu”, eta gazteak animatu dituzteplazara irtetzera: “Euskal gazteriak gauzatu behar du aldaketa. Badagojendea gu bezala prest dagoena estiloan eta formatuan berritzeko, etahorri eutsi behar dio. Baliteke kalitatea berdina ez izatea, baina askatasuna ematen dizu nahi duzuna egiteko”, dio Onilek. “Arteak kalean egonbehar du. Gauza interesgarriak grabatzen dira etxe askotan, inoiz argitaratuko ez direnak. Guk uste dugugauza guztiak atera behar direla kalera, lau haizetara zabaldu. Horrelahasi ginen gu ere”.

Bestetik, euskal gizartea askotanserioegia dela uste du Onilek: “Gauzei buelta gehiegi ematen zaie maiz.Egongo dira euskal trapa euskal kulturaren kontrako erasoa dela ustedutenak. Hamaika entzuteko jaioakgara”, dio abeslariak. Letren inguruan galdetzen dietenean, “esan nahiduguna esan duguna da, ez gehiagoeta ez gutxiago”, dio hondarribiarrak.Gazteen artean izan dute harrerarikberoena: “Askotan deitzen digutekontzertuak eskaintzeko eta gurekantak abesten dituzte. Oso pozikgaude orain arteko ibilbidearekin”,dio taldeko abeslariak.

Udarara begira zuzeneko mordoaditu lotuta Gorpuzkingzek, eta gogotsu heldu diote birari. Hala ere, argidute proiektua ez dela luze irautekojaio: “Gu ez gara Su Ta Gar bezala 30urtez taula gainean arituko. FerminMuguruza dugu horretarako eredu,proiektu on bat abiatu eta badakihori noiz bukatu behar duen. Gukbidea ireki diegu ondorengo belaunaldiei. Zail izango dute guk bezainondo egitea, baina beno?”.