adakit, enzunaz beste gabe, neskatx gazte baten izena dagoala itxatsirik liburutxo onen aurrean, jardungo dutela siñuka ez gutxik, diotela beren artean, iñoren lumaz janzi nai duela bela txikiak; au da, besten bearrak artu nai ditudala neretzat: ez dago kiola neskatxa bati bururik ausitze liburugiñen: asko duela goru.a, naiz jostorratza zuzen erabiltzea. Nola nik siniserazoko diet askori, euskeratu ditudala erdaldun jakitunak argiratu dituzten ipuiak? Nolako arrotasuna berriz latiñezko itzkun-tzarekin liburu onen asmoa agertzea? Orretarako bear litzake jakitea euskera, gaztelania, eta latinezko iru izkuntzak. Zein gauza sinisgaitza neskatxa bategan!

Naiz sinistu, naiz ez, esan bear det, gaztetxoa nintzala irakurri ta azaldu oi nituela Fedroren latiñezko ipuiak: artu oi nuela atsegin guziz andia enzunaz txakur, otso, aizeri, ollar, abere, lauoñeko, ta egaztien itzketa alkarren artekoak. Zortzi urte nituenean ekusirik nere neba, edo anaia ikasten asi zala gure osabarekin latiñezko izkerea, jarri zitzatan buruan ikasi bear nuela nik ere. Ala, buruari neke gogorrik eman gabe, loari bere orduak emanda, ta zigor zaurigarriaren beldurrik ez nuela, jolasez bezela, irten nuen nere asmoarekin. Virgilioren itzneurtu, ta apainduetan gozatzen nintzala. Edozeñek daki Esoporen ipui latiñez, ta itz lotu gabeetan daudenak., errazago,ak dirala aditzen, Fedro, ta Virgilioren itz lotuak baño.

Umeago nintzanean berriz enzun oi nituen, zoro zororik, ta pozez erotuta, atso ipuiak. Sinisten nituen egia andi batzuek bezela, Peru, ta Mariaren ipui farragarri, ta sustrai gabeak: enzunak enzunda ere, aspertu ezin nintzan; ta pakerik ematen ez nien atso gaixoai berriz ta berriz esateko alako ipuiak. Au da aur guzien gaitza, edo zoratasuna. Orain bada, ondorik, ta ondorengo onik ez zekarten ipui eroak anbal atsegin ematen bazidaten, nere adinaren argiabarretan sartu baño leenago, zenbat eztituko ez zan nere biotza irakurri nituenean gerora ipui onak? Lenengoan enzuten nituen algaraz., ta pozez aizeriaren asmo, gaiztakeria, ta .asko jakiñak;· here berriketa, ta jardunak. Baña azkenean irakurririk ipuiaren aterakizun, ta ondoren ederra, ta nenkusanean, oskol, edo azal zata· rra ausirik, barruan zegoau mami gozoa, oroitzen ninzan erle dontsuaz, zeñek lora eder ez diradenetatik ere, atera oi duen eztia, ta egin gero erlaunzean abaraska, edo abao aurtxoen ezpañak gozatzen dituztenak.

Deritzat enzuten nagoala mutiltxo, neskatxatxo, ta nekazari askoren farra, ta algara gozoak irakurri, edo aituaz ipui oek;. ta nola geroenean ixildu ta arrituta bezela geldituko diran ipuiaren ondoren adigarriak ekusirik. Nork esan zezakean, esango dute, zertara jo bear zuten ipui farra eragitekoak? Zein ederki adierazoten duten estalki ederren azpian, andikiak, txikikiak, ta jakintsuak herak ikasi bear dituzten, onak izateko, bideak!».