Alegia - Alegiako Karmengo Amaren jaiak ate joka dira eta festa batzordeak zabalik du Balkoi eta Lorategi Dotoreenaren lehiaketan eta 3x3 saskibaloi txapelketan izena emateko epea. Bi kasutan ostirala baino lehen izena eman behar da kultur etxean.
Balkoi eta Lorategi lehiaketak bi atal ezberdin ditu. Alde batetik, balkoiak daude eta, bestetik, lorategiak. Gai horretan adituak diren pertsonez osaturiko epaimahai batek aztertuko ditu hautagaitzak eta ondoko irizpideak izango dituzte kontuan: kolorea, landarearen barietatea, estetika, konbinaketa eta txukuntasuna. Irabazleen berri uztailaren 19an, igandea, emango da.
Saskibaloi lehiaketa, berriz, uztailaren 17an jokatuko da, 9.00etatik 13.00etara, eskolako patioan eta infantil eta alebin mailako gaztetxoei zuzendua dago. - M.S.S.