Síguenos en redes sociales:

Euskal musika entzun eta abesteko ‘Donostia Kantuan’ antolatu dute

Jaialdia Kursaalen izango da hilaren 28an eta hainbat abeslari eta abesbatzek hartuko dute parte

Euskal musika entzun eta abesteko ‘Donostia Kantuan’ antolatu duteRuben Plaza

donostia - Betiko euskal kantaz osatutako jaialdia izango da ikusgai Donostiako Kursaal Auditorioan hilaren 28an, Donostia Kantuan izenburupean.

Xabier Euzkitzek eta Zuriñe Hidalgok aurkeztuko dute jaialdia eta helburua euskal musika zabaltzea eta ikusleen parte har-tzea bultzatzea da. Abeslari, musikari, abesbatza eta dantzari ezagunak igoko dira oholtza gainera 20.00etatik aurrera eta aurkezleek ere abestuko dute. Eurekin batera, Urko, Laura Latienda, Jaione Olazabal, Pantxoa Carrere, Easo-Araoz eta Pasai Txiki abesbatzak, Hendaiako Gazteluzahar abesbatza, Bankako Menditarrak eta Doneztebe eta Leitzako dantzariak izango dira Kursaal Auditorioko emanaldian. 25 abestitik gora izango dira jaialdian eta, tartean, Txoria txori, Nere herriko neskatxa maite, Joseba Elosegi eta Agur Xuberoa entzun eta abestu ahal izango dira.

Donostia Kantuan jaialdirako sarrerek 18 euro balio dute eta Kursaaleko leihatilan eta www.kursaal.eus helbidean eskuratu daitezke. ETBk ere laguntzen du antolaketan eta datozen hilabeteotan eskainiko du jaialdiaren grabazioa bere lehen katean.

bilbon eta iruñean Donostia Kantuan ez da gisa honetara egiten den lehen ekitaldia: aurretik, 2013an, 2014an eta 2015ean, Iruñea Kantuan egin da Baluarte jauregian eta oso harrera ona izan du. Aurten, gainera, Euskalduna jauregian Bilbo Kantuan ere ospatu dute. Bakoitzak bere nortasuna mantenduz, ikuskizun arrakastatsuak izan dira.

Donostiako jaialdia atzo aurkeztu zuten Kursaalean eta bertan izan ziren Miguel Martin, Kursaal Eszenako programatzailea; Angel Mariezkurrena, jaialdiaren susta-tzailea; Xabier Euzkitze saioaren aurkezlea; Iñaki Dieguez musikaria eta Easo-Araoz nahiz Pasai Txiki abesbatzatako kideak. - N.G.