Síguenos en redes sociales:

Arditurriko meategia bisitatzeko eskaintza berezia

Ostiralean Tren Berdea eta meatzeko sarrerak prezio murriztuan izango dira

Arditurriko meategia bisitatzeko eskaintza berezia

Oiartzun - Arditurriko Parketxetik jakitera eman dutenez, udazkenean aukera bikaina dago Oiartzungo meategi honek duen xarma ezagu-tzeko. Bertako ondarea hurbiletik ikusi nahi duena oinez, bizikletaz, kotxez edo Oiartzungo plazatik irteten den Tren Berdean (aurre-erreserba eginez) joan daiteke asteartetik igandetara eta jai egunetan 10.00etatik 14.00etara.

Gainera, datorren ostiralean, jai eguna denez, Arditurriko meategiak Tren Berdean ezagutzeko aukera paregabea izango da, prezio berezian. Txu-txu trena 10.00etan, 11.00etan eta 12.00etan aterako da Pagoalde industria poligonotik Arditurrira. Trena gehi oinarrizko bisita konbinazioaren prezioa bost euro (hiru euro bost urtez beheitiko haurrentzat) izango da eta trena sakoneko bisitarekin, zazpi euro.

Aldez aurretik erreserba egin beharko da, plazak mugatuak baitira. Horretarako, 943 495 269 edo 688 895 068 telefonoetara dei daiteke edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.org helbide elektronikora idatzi.

“Euskal Herrian zoko ezezagun ugari ditugu eta horien artean dago Arditurriko meategia. Herritar asko noizbait kobazulo batean sartu dira, baina ez meategian, are eta gutxiago ere etxetik hain gertu dagoen honetan”, animatu dituzte bisitariak Parketxetik.

Jantziaren Zentroa Datorren asteburu luzerako beste plan bat Errenteriako Jantziaren Zentroa bisita-tzea izan daiteke. Gainera, berriki urrian ikusgai egongo den Lucia Sánchez eta Lola Altolagirre artisauen lanen behin-behineko erakusketa zabaldu dute beheko solairuan. Bi artisauek material natural eta jasangarriak erabiltzen dituzte artelanak sortzeko. Doako erakusketa hau larunbatean goiz eta arratsaldez ikus daiteke eta igande eta jai egunetan goizez bakarrik.