elizondo. Urtero bezala, aurten ere zuhai-tzaren eguna burutu zuen Baztan Ikastolak. Joan zen larunbatean, hamarnaka ikasle, guraso, aitatxi-amatxi eta irakaslek parte hartu zuten Bailegin burututako landaketan. Aitzineko urteetan landare ttiki aunitz landatu arren, aurten landare guttiago baina hadiagoak landatu dituzte, zehazki, 20 gaztainondo. Urtez-urte leku berean landaketak egin eta jarraipena egiteko asmoa dute, helburu pedagogikoa ardatz hartuta. Lana bukatuta gosari ederra egin zuten. F.A.G./ Argazkia: utzitakoa