Ordiziako Emaneurre taldeak hamar urte bete ditu aurten. Egutegi definitua izaten dute, ekintza ugari finka-tzen joan baitira urteen joan etorrian. Aurtengoa, ordea, berezia izango da, urteurrena dela eta.

Egoitz Iztueta ordiziarra taldearen sorrera egunetik da kide, nahiz eta bera ez zen bultzatzaileetako bat izan. “Errealaren taldeko talde bat sortu zen, batez ere, partiduak ikusteko eta sarrerak eskuratzeko zailtasunak izaten zirelako. Bazkideak biltzen hasi ziren eta segituan hasi nintzen ni ere”, agertu du. Ordutik antolakuntzako parte da eta bera izaten da egun beste sei kidekin batera urteroko jardunak aurrera atera-tzen dituena. Futbol munduaz haratago eboluzionatu du, ordea, Emaneurrek. Poliki-poliki herri mailako eragile bihurtu da eta beste kirolei ere merezi duten garrantzia ematen diete.

Emaneurre sortu aurretik dago-eneko ospatzen zen Ordiziako Eskupilota Txapelketa Herrikoia. Sorkuntzaren ostean, beraiek heldu zioten antolakuntzari. Aurten 13. edizioa izango da eta txapelketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete herriko tabernetan, maiatzaren 5era arte. Bikoteka jokatzen da eta multzoka banatzen dira, “partaideek partida gehiago jokatzeko aukera izan dezaten”. Hala, bi fasek izango dute leku. Maiatzaren 10ean hasiko da lehena, ekainaren 7a bitarte eta bigarrena ekainaren 14tik uztailaren 12ra jokatuko da; guztiak, Beti Alai pilotaleku kanpoko frontoian. Finala, berriz, uztailaren 17an, asteazkena, jokatuko da. “Dagoeneko ia 30 bikotek eman dute izena”, nabarmendu du Iztuetak.

Harrera oso ona izaten duen txapelketa izan da, izan ere, partaide gutxien izan dituen edizioak 24 bikotek parte hartu zuten. Eboluzio bat ere ikusi du ordiziarrak: “azken urteetan 16-18 urte bitarteko gazte askok ematen dute izena eta hori pozgarria da oso”.

euskal kultura Taldea egonkor-tzen joan ahala, ekintzak gehitzen joan ziren agendan, horien konplexutasunak ere gora egin du eta taldekide berriak dituzte. Unai Arana ordiziarra da, geldirik egoten ez den horietakoa. Orain dela zazpi bat urtetik Emaneurreko bazkide da, baina orain dela pare bat urte antolakuntzan sartu zen. “Ikusten genuen errelebo falta zegoela eta animatu egin nintzen”. Taldeak hasieran izandako muin berdinarekin segitzen du: euskara, euskal kultura eta kirolaren alde. Eta azken horri lotuta, urtero arrakasta handia izaten duen beste ekitaldi bat herri kirolen saioa izaten da. Aurtengoan irailaren 7an egingo da. Taldeka parte hartzen dute eta plazan egiten dute saioa, giro onean, eta ondoren bazkaltzera joaten dira elkarrekin. Gozategi taldearen kon-tzertua ere eskainiko da egun horretan, urteurrena ospatzeko eta egitarau berezia, Emaneurre euskarari izenpean.

Eta estreinekoz, iaz egin zuten moduan, garagardo festa ere egingo da maiatzaren 10ean. Bi urtez behin errepikatu ohi den jaia izaten bada ere, aurten ere egingo da. 16 postu jarriko dira plazan, “gehiago ez, ez direlako kabitzen”, zehaztu du Aranak. 12.00etatik 14.30era eta 17.30etik gau erdira bitarte egongo da zabalik. Legorretako talde batek egiten duen Basabe garagardoa ere bertan izango da, Euskal Herriko beste hamabostekin batera. Gainera, txapelketa egingo dute guztien artean.

desafioa Urteurren borobila izateko asmoarekin zerbait berezia egiteko ideia buruan zeukaten antolakuntza taldekoek. Duela hiru bat urte ere mahai gainean jarri zuten Olano tabernatik hasi, Txindokiko puntara igo eta berriz Olanora itzultzeko Iñaki Maiorak 1978ko irailaren 24an egindako markaren gaia. Ordubete eta 26 minutuan egin zuen itzulia, oinez eta bizikletan. “Kilian Jornet lasterketariari helarazi genion gonbidapena, baina bertan behera gelditu zen azkenean”, onartu du Iztuetak.

Oraingo honetan, hamargarren urteurrenaren harira, berriz heldu diote gaiari eta dagoeneko ezaguna da datorren uztailaren 6an Aritz Egea urretxuarrak egingo duen saiakera. Ibilbide bera egin beharko du, eta irteera ordua 10.00etan izango da, nahiz eta azken astean zehaztuko duten eguraldiaren arabera. “Egea berak esaten du igoerako denbora jaistea egiteko moduko zerbait dela, baina Maiorak 15 minutuan jaitsi zuen Txindoki, eta hor izango du gakoa”, zehaztu dute antolatzaileek. Egunerako ia guztia prest dago eta guztia ondo badoa, zuzenean emitituko dute urretxuarraren erronka, Olano taberna parean pantaila bat jarriz. Orain Olano obretan dago, eta guztien nahia da egun horretarako irekita egotea. “Garai batean Maioraren apustuaren eguneko koadro bat zegoen eta asmoa da oraingoan berria jartzea”, gehitu du Aranak.

talde irekia Egiten diren jardun guztietarako ordiziarren babesa izaten dutela agertu dute, eta horrekin oso eskertuta daude. Pentsa, ehunka boluntariok bat egiten dute Emaneurrekoek behar dutenean, esaterako, Goierriko 7 orduak bitan antolatu zutenean edo azokaren 500. urteurrenean plazari 500 itzuli egin zituztenean. Hala ere, errelebo falta ere somatzen dute eta biek argi dute “talde irekia” dela eta “proposamenak entzuteko prest” daudela.

Emaneurrek asko ematen dio herriari, bizitasuna eta giro ona ez dira falta izan hamar urte hauetan. Edizio berezia dute aurretik, baina gogotsu ageri dira. Garagardo festa, pilota txapelketa, herri kirolak eta Egearen Txindokiko desafioa. Ez da, ziur, erraz ahazteko urtea izango Emaneurre eta Ordiziaren-tzat.