Kalamuaz tailerra larunbatean Lesakan
Gizarte Zerbitzuetan eman dezakete izena 15 eta 20 urte arteko gazteek
lesaka - Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen eskutik, eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, kalamuak garunean duen eraginaz solastatzeko tailerra eginen da Lesakan ortzirale honetan 16.30ean. Helburua gazteei erabakiak hartu ahal izateko beharrezko informazioa helaraztea da. 15-20 urte bitarteko gazteei bideraturiko saioa izanen da. Izena emateko 63422 3659 zenbakira Whatsapp bat bidali edo info@bortziriakgz.eus helbidera idatzi beharko dute.
Honen tankerakoa izanen da ekainaren 7an Beran, Beralandetan, 17.00etan eskainiko dena. Bortzirietako nerabeen gurasoei bideratutako saioa izanen da ekainaren 3an, 18.00etan, Etxalarren eskainiko dena. Ekainaren 20an Hegoak elkarteko teknikariarekin jarraipena emanen diete. Saioa Bortzirietako hezitzaileak gidatuko du. - A.A.A.
Más en Navarra
-
Estella-Lizarra instala dos puntos de recarga para vehículos eléctricos en el parking de la estación
-
Una nueva cámara en el puerto de Urbasa permite conocer el estado de la carretera en tiempo real
-
Borrando huellas del franquismo en Tudela
-
Obras, calles cortadas y restricciones de tráfico hoy en Pamplona