lazkao - Dantzari Txikien eguna ospatuko dute gaurkoan Lazkaon eta Oin-Arin herriko taldeaz gain, Irrin-tzi (Zumarraga), Goruntz (Gabiria), Amets-Bide (Ordizia) eta Berriztasuna (Portugalete) ere izango dira. Dan-tzari guztiak 10.30ean elkartuko dira plazan eta mokadutxoa jan ondoren 11.00etan kalejiran abiatuko dira. Ibilbidea egin ostean, 13.00etan bilduko dira plazan, alarderako eta arratsaldean erromeria egongo da. - M.A.

zaldibia - Zaldibiako LHko 5. mailatik DBHko 3. mailara bitarteko ikasleek dronen munduaz gehiago ikasteko aukera izango dute datorren asteazkenean, ekainak 12an. Hala, 16.00etatik 19.00etara bitartean dronak nola erabili behar diren jabetzeko aukera eta horiek proba-tzekoa izango dute Resti pilotalekuan. Izena Karreane kultur etxean eman beharko da, eta bihar izango da azken eguna horretarako. - M.A.