Aatzo hasi eta datorren asteazkena bitarte ez da festarako aitzariarik faltako Amasa-Villabonan. Zazpi eguneko egitaraua osatu dute aurten Santio Jaietarako eta billabonatarrak festa gosez ziren atzo. Aniztasunean Lagun boluntario taldeak izan zuen txupinazoa jaurtitzeko ohorea Erreboteko plazan.

Festa lehertu baino lehen, ordea, boluntario taldeko ordezkariek hitz batzuk eskaini zituzten, euskara eta hezkuntzaren inguruko aldarrikapenak barne, Errebote plazan bildutako herritarrei, jaien sinbolo den erroskilaren igoerarekin bat eginez.

Loatzo musika eskolako Jeronimo dultzaina taldeak alaitu zuten ondoren buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira. Lehen aldiz atera ziren kalera buruhandi berriak; oilaskoa, sorgina, pilota eta zezena, Amasa eta Villabonako bateratzearen 400. urteurrenaren harira egindakoak. Herri afariak, danborradak, dantzaldiak eta musikak borobildu zuen jaien lehen eguna. Gaur Santio Egun handia izango dute Villabonan.

9.00. Diana txistu taldearekin.

10.30. Korporazioaren bisita Santiago egoitzara.

10.30. XXXIX. Herri Krosa haurrentzat, eta 11.00etan helduen-tzat, Altzin plazatik biak.

12.00. Soka-dantza, Oinkariren eskutik Erreboteko plazan.

12.45. Sari banaketa: Atari Bizi lehiaketa eta jai egitarauaren azala, Erreboteko plazan.

13.00. Eresargi Txiki abesbatzaren kontzertua, Berdura plazan.

17.00. Buruhandi, ipotx eta erraldoien kalejira.

18.00. Sokamuturra.

19.30. Rock emanaldi ibiltaria Berdura plazatik abiatuta.

22.00. Oinkari Dantza Eskolaren emanaldia Olaederran.

1.30. Laiotz taldearekin dantzaldia Erreboteko plazan.