elizondo - Heldu den irailaren 7an burutuko da Elizondoko Txokoto auzoko besten baitan, urtero ospatzen den zikiro-jatea. Bertaratzeko asmoa duenak, abuztuaren 29a arteko epea du txartelak erosteko. Intza, Antxitonea eta Pirrinen eros ditzake, 25 euroren truke. Bakoitzak bere platera eta kubiertoak eraman beharko ditu. Egun berean, arratsaldean, Conquis Txokoto burutuko da 12 eta 15 urte bitartekoei zuzendua. Parte hartzeko irailaren 1a arte eman daiteke izena, Kilikin edo Baztan Goxokin. - F.A.G.