irurita. Iruritako herriak egun borobila bizi izan zuen atzokoan. Dantzari egunaren XXVI. edizioa egun osoko egitarauarekin gozatzeko aukera izan zen. Goizean, herrian barrena bisita gidatu bat egiteko aukera izan zen eta gero, dantzariak izan ziren protagonista nagusiak. Eguerdian, eguraldiak bat egin zuen Iruritako plazan bildtako jendearen berotasunarekin, eta adin guztietako hamarnaka dantzarik saio ederra eskaini zuten, koloretsua, anitza, gustagarria. Plaza ingurua bete zuen publikoak ederki txalotu zituen dantzariak. Bazkari herrikoia izan zuten gero, eta ilunabarrean dan-tzaldia Jauregiarten. Tartean, Gazteen Laxoa Txapelketako finala jokatu zen (informazio gehiago kirol atalean). F.A.G: /Argazkia: Anbustegi