elizondo. Duela hilabete gutti argitaratu zuen Pamiela argitaletxeak Juan Miguel Munarriz elizondarrak idatzitako Euskararen genesiaz liburua. Euskararen jatorriaren inguruko lan mardula da eta lan honi buruzko azalpenak eman zituen Munarrizek Arizkunenea kultur etxean egindako aurkezpenean. Marijo Garmendia, Baztango Udaleko zinegotziak eta Jose Angel Irigaray Pamiela argitaletxeko kideek lagunduta egin zuen aurkezpena. Azaldu zuenez, gibelera egin du bere ikerketa lana burutzeko, eta aztarnategi arkeologikoetan erabiltzen duten metodologia izan du bere lanerako bidea, hau da, euskararen gaineko kapak kenduz joan da, gero eta barnerago ailegatuz. F.A.G: / Argazkia: Juan Mari Ondikol