Urnieta Lourdes Iriondo musika eskolako ikasleek urteari agurra emateko hainbat kontzertu eskainiko dituzte abenduan, urtero bezala. Datorren astean izango dira emanaldiak, gehienak 18.30ean. Bihar, etzi eta hilaren 19an kontzertu orokorrak izango dira Saroben. Asteazkenean 17.15ean musika tailerraren kontzertua izango da gonbidapenarekin. Ondoren, 18.30ean, elizan, familia kontzertua. A.M.