- Bihar 18.00etan Elizondoko plazan Baztango zaintza eta elkartasun sarearen hirugarren bilera eginen da. Orain arte bi bilera egin dira eta alarma egoerak ezarritako arauen ondorioz, mugatuak izan dira, baina biharko fase aldaketa rekin, hirugarren bilera zabalagoa izan nahi du, jende gehiagorengana ailegatzeko.

Aipaturiko sarea hiru arda-tzen bueltan antolatzen ari dira, batetik zaintza, bertzetik oinarrizko eskubide sozialen defensa, eta azkenik, antikapitalismoa. Taldeak "covid-19 testuingurura murrizten ez bada ere, egoera horretan jada sortu den eta etorriko den krisiaren ondoriozko kezketan" du sorburua, eta krisiari aitzin hartzeko ahaleginean hainbat arazo identifikatu dituzte maiatzaren 3 eta 11n egindako bi bileretan: baztandar guztientzako elikagaien hornikuntza falta, alokairuak ordaintzeko zailtasunak eta etxe kaleratzeen arriskua, etorkinen egoera estua, bakarrik bizi diren adinekoen egoera, gizarte zerbitzuen irismen falta,edota Baztango etxebizitzen egoera,errate baterako.Puntu horiek oinarri hartuta hasiko dira lanean eta bihar eginen den bileran finkatuko dituzte lan moldeak, denen artean elkartasun sare eraginkorra martxan jartzeko asmoz.