Zuzenbidean bihar ospatzekoa zen Urdazubin azken urteetan errotutako Burdinaren Eguna. Dena den, aurten covid-19a dela eta ez da halakorik izanen. Halere, besta seinale gisa, bihar eta baita abuztuaren 15ean ere goizez artisau merkatua izanen da, bi egunetan, 10.00etatik 14.00etara. Gainera bihar, 19.30ean Dama Beltzak taldeko Estitxu Pinatxo eta Mikel Santxezek kontzertua emanen dute eta 20.30ean Gorka Aginagalderen eskutik, El Txou de Patxi bakarrizketa saioa eginen du. Bi ikuskizunetan aforo mugatua izanen da.