Eguraldi bikaina lagun, hamarnaka lagunek parte hartu zuten Zigan burututako Baztan Kantuz ekimenan. Ilbeltzean martxan jarri eta bi hitzorduren ondotik alarma egoerak alde batera utzi behar izan zen ekimena berriz abiatu zen uztailean, eta mantxo-mantxo hilero, kantuz aritzeko egitasmoa indartzen ari da. Plazatik abiatuta, herriko karrikak zeharkatu zituzten parte hartzaileek, kantu sorta ederra partekatuz.