Joan den igandean, Maddi Ane Txoperenak bere lehenbiziko eleberria, Ene baitan bizi da, aurkeztu zuen Arranoko terrazan. Itziar Telletxearen gitarra doinuak lagun, Arrano ostatuko terrazan jende dezente bildu zen. Bertaratu zirenek, Txoperenaren lanaren nondik norakoak ezagutu bitartean, une ederraz gozatu zuten. Aurkezpen musikatuaren ondotik, ekitaldira bertaratu zirenekin solasaldia egin zuten.