onahi. Konparaziora, dendetan sar-tzeko. Zenbait karrikatan, gainera, bi janari-denda elkarren ondoan baldin badaude, ilarak nahasirik, eta galdetu egin behar norako errenkada den. "Barkatu, azkena okindegirako? Ez, hau harategirako da". Egunotan, gainera, ilara luze-luzeak eguberrietako gozokiak betiko moldean egiten dituzten dendetan, girlatxeak, mazapanak eta turroi gorria erosteko. Ilarak kirol dendetan, mendiko jantzi, xira, elur-polaina, oinetako eta gisakoen bila, mendizaletasunak goia jo duen honetan, asteburuetan nekez aurkitzen baita jenderik gabeko kaskorik, ezta Urraulgoitiko zoko oihandu baztertuenetan ere. Udaberrian, animaliak hiriraino bertaraino sartu ziren. Orain, aldiz, kontrakoa. Ilara luzexkak ere Bilboko aireportuan, joan den zubi foralean, nafar aireko jendeak osaturik, Kanarietara joateko, Nafarroako muga (ustez) iltzez eta giltzez itxita zegoenean. Ilara luze-luzeak terrazetan, auzo guztietan, lekuren bat noiz libratuko zain, bi zamarra lodi soinean eta artilezko txanoa buruan. Sutontzi-bazterra harrapatzea, ametsa. Era berean, auto-ilara luze baino luzeagoak, euria atertu gabe eta Argak gainezka egin duen aste honetan, norberaren autoa seguruagoa baita billabesa jendez betea baino. Ilarak ere hilaren 23an etxera itzultzeko; dagoeneko txartel guztiak saldu baitira Madrildik Iruñera autobusez edo trenez etortzeko, bai eta Iruñetik norberaren etxera joateko ere. Ilara, halaber, Iruñea eta Antsoain arteko mugaldean, muga gero eta lausotuagoa dagoen inguru batean. Baliteke ilara Antsoainen hastea eta ilarako azken gizon-emakumeak hiriburuan egotea. Gosearen ilara erraten diote. Era eta adin guztietako jendea janari bila, doan banatzen baitute beharrean dagoenaren-tzat. Beharra handia baita. Eta ospitalean ilarak etorkizun, urtarrileko malda latza hastearekin batera.