Zuaztoi auzoan premiazko lanak egin behar izan ditu Baztango Udalak, auzoko bidearen zati batean zulo arriskutsua agertu delako. Ura bideratzeko hodia leherturik, urak bidearen azpia jan du, airean utziz. Bidearen azpia saneatu da, ondotik bete eta, akitzeko, bidea eusteko harrizko lubeta egin. 8.000 euroko inbertsioa egin da eta lanak Ixidro Goñik egin ditu. Gobernuak %80ko laguntza emanen du.