Ia urtebete pasa da Elizondon eskubaloi partida ofizial batekin gozatzeko aukera azken aldiz izan zenetik. Pasa den astean BKT senior taldeak ligari ekin zion eta larunbatean Elizondoko polikiroldegian jokatzeko aukera izan zuen. Segurtasun neurrien araberako distantziak mantenduz, hamarnaka eskubaloizalek harmailak bete zituzten Ardoiren aurkako 24-12ko garaipenaz, eta, batez ere, berriz eskubaloiaz gozatuz.