Berako Labiaga ikastolak eta Lesakako Tantirumairu ikastolak antolatuta, bi ikastetxeetako ikasle ohien artelanen erakusketa izan da uztailean Lesakan eta abuztuan Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Gaur eta bihar, 16:00etatik 20:00ak arte izanen da Maddi Irazoki, Unai Ruiz, Jone Taberna, Irantzu Pastor, Kemen Pumar eta Andreea Gouraud ikasle ohien artelanak ikusteko azken aukera.