Hainbat urtez sokatira talderik gabe egon ondotik, Amaiurren duela hilabete batzuk berriz ere entrenatzen hasi ziren eta Nafarroako txapelketan parte hartzen hasi dira. Emakumezko eta gizonezko taldeak osatu dituzte eta maila mistoan ere lehiatuko dira. Sokatira taldearen gastuak finantzatzeko laguntza eskatu dute eta hainbat ostatutan eltzeitsuak jarri dituzte jendeak ekarpena egin dezan.