ARANTZA. Gero eta neska gehiago ari dira esku pilotan Bortzirietan, 12 Arantza, Lesaka eta Etxalarren. Talde polita denez eta nesken pilotari bultzada emateko, elkar ezagutzeko eta harremanak sortzeko, Arantzako neska pilotarien gurasoek antolatuta, topaketa egin zuten larunbatean. Goizean jokoak egin zituzten eta ondotik, Emakumearen Memoriaren Baratzean sagarrondo bat landatu zuten. Gero, elkarrekin bazkaldu zuten. Argazkia: Jon Martinez