elizondo - Nafarroan 20 urtetik goitiko ibilbidea egin duen erakundea da Afina. Hiru patología biltzen ditu bere baitan: Fibromialgiaren ezaugarri nagusia min kronikoa da. Neke Kronikoaren Sindromea neke handia da, bai burukoa eta bai fisikoa ere, deskantsatuta ere pasatzen ez dena, eta Sentikortasun Kimiko Ani-tzkoitza dutenek, berriz, ingurumeneko kimikoak ezin dituzte jasan.

Elizondon ere urte aunitz daramatza, hitzaldi-informatiboak eskaintzen eta zonaldeko baliabide sozialen koordinazioaz arduratzen, ber-tzeak bertze. Gainera, errehabilitazio talde bat ere izan du, beren programaren esku-hartze garrantzitsuenetako bat izanik. 10-15 emakume inguruk parte hartu izan dute errehabilitazioan eta emakume horiek haien osasunean hobekuntza eta emaitza positiboak sumatu dituzte.

Hala ere, 2018ko azaroaz geroztik errehabilitazio taldea geldirik dago, fisioterapeutarik ez dutelako. Orain arte astelehen eta asteazkenetan 17.00etatik 18.30era eskaini izan dute zerbitzua, Arizkunenea Kultur Etxean. Fisioterapeutaren batek lan hori egin nahi zianen balu, Afinarekin jarri beharko du harremanetan, 948 13 53 33 telefonoa deituz jasoko du lan-baldintzen inguruko informazioa. - F.A.G.