urdazubi. Urdazubiko besta batzordeak antolatuta, joan zen larunbatean, mus txapelketa jokatu zuten herriko Gauiñara elkartean. Guztira zortzi bikotek parte hartu zuten eta Mikel Cenoz eta Xabi Etxeberria izan ziren irabazleak, finalean, Joxe eta Klemente Suhas eta aita-semeak menperatu zituzten. Parte-har-tzaileez gain, ikusle andana bertaratu zen eta partidak jokatu bitartean jan-edana izan zen bertan. Abenduan egindakoaren ondotik, bigarren txapelketa zen larunbatekoa eta mugimendua sumatu da. F.A.G./Argazkia: utzitakoa